Gorka Izagirre: «Tourreko puntu honetara iristea eta etapa nagusian aurrean egotea oso pozik egotekoa dela uste dut»
Gorka Izagirre Alexander Vinokourovekin batera helmugaratu zen atzo, Tourreko 16. etapan. Hirugarren egin zuen ormaiztegiarrak Pirinioetako lehen etapan. Amaieran, etapa “ikusgarria” izan zela adierazi zuen: “afizioari, lagunei eta je...
Gorka Izagirre Alexander Vinokourovekin batera helmugaratu zen atzo, Tourreko 16. etapan. Hirugarren egin zuen ormaiztegiarrak Pirinioetako lehen etapan. Amaieran, etapa “ikusgarria” izan zela adierazi zuen: “afizioari, lagunei eta jende guztiari eskerrak eman nahi dizkiot, bereziki lasterketa berezia bihurtzen duen marea laranjari”.
• Aurten ez da Marostias txirrindularitza memorialik jokatuko [2012-07-19]
• Gorka Izagirrek hirugarren egin du Frantziako Tourreko 16. etapan [2012-07-18]
• Thomas Voecklerrek irabazi du Pirinioetako etapa nagusia [2012-07-18]
• Gorka Gerrikagoitia. Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria: «Etapa garaipenaren eta maillot zuriaren bila goaz» [2012-07-11]
Izagirreren esanetan, “taldea lasterketa ona egiten ari da. Bost kide geratu gara (Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Ruben Perez, Egoi Martínez eta Jorge Azanza) eta hogeitamar pertsonatik gorako ihesaldi batean hiru kide sartu gara. Jorge eta Egoi sartu dira gaur, baina beste egun batzuetan Ruben edo Pablo izan dira. Piña bat gara eta hori lasterketan ikusten da”
Atzoko etaparen inguruan, Izagirreren ustez, “Voecklerrek bere eguna duenean iaz ezinezkoa da jarraitzea. Ondo aurkitu naiz, sentsazio onekin, baina bera super zihoan. Hirugarren astean gaude eta indarrak behera doaz, baina horregatik diot pozik nagoela. Tourreko puntu honetara iristea eta etapa nagusian aurrean egotea oso pozik egotekoa dela uste dut. Guztia ematen duenari ezin zaio gehiago eskatu”.