Marian Bidegaini eta Migel Irizarri elkarrizketak GoiBerriren 24. alean
GoiBerriren 24. alearekin batera bi elkarrizketa nagusi iritsiko dira Goierriko etxeetara. Ale honetan Marian Bidegain eta Miguel Irizar dira elkarrizketatuak. Bidegain mutiloarra Maizpide euskara barnetegiko zuzendaria izan da 15 urtez. Abuztuan utziko du kargua.
Migel Irizar ormaiztegiarra peruko gotzaina izan da urte luzetan. Duela gutxi hartuko du erretiroa eta maiatzean Euskal Herrira etorri zen. Bere esanetan, Peru ez da “hemendik dirudiena bezain gatazkatsua”. Oihanean misiolari gisa emandako urteetaz hitz egin du Irizarrek eta esperientzia “oso berezia” izan zela ere azpimarratu du. Esperientzia horrek geroagoko gotzain lanean lagundu ziola ere gehitu du. Itzuleran Ormaiztegi nola ikusi duen ere kontatu dio Irizarrek GoiBerriri.
Horiez gain, atal gehiago ere baditu ale berriak. Enrike Lakalle (kate motzean), Iñigo Igartzaren, Aitor Sarriegiren eta Iñaki Apalategiren iritziak, hegats igeriketan Espainiako txapeldun bilakatu den Josu Sarasola (gazteak), Ione Berasategi eta Alazne Oiarbide (goierritarrak munduan) eta 1986 urteko segurarrak ere (argazki zaharra) ale berrian aurkitu ahal izango diren pertsona eta testuetariko batzuk dira.