Marka turistiko berria aurkeztu dute Idiazabalen
Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroan gaur goizean egin den prentsaurrekoan Idiazabalen eskaintza turistikoa hobetu eta zabaltzeko egin dituzten ekintzak azaldu dituzte. Horien artean daude marka turistiko berria, herriko mapa turistiko berria, ibilbideak, bisita turistikoak, webgune berria eta Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroan ere berritu dute. www.idiazabalturismo.com webgune berriaren bitartez, Idiazabal bisitatzea pentsatzen ari direnei informazio gehiago ematea da helburua, izan ere, geroz eta jende gehiagok antolatzen baititu bere oporrak Interneten aurkitzen duen informazioaren arabera. Bestalde, Niko Osinalde Goierri Turismoko zuzendariak datu ofizialak iraileko lehen astean ematea espero badu ere, «mezu positiboa» helarazi nahi izan du Goierriko turisten balantzeari dagokionean, iazko udako datuak baino datu hobeak izaten ari direlako momentuz behintzat, bai alojamendu eta baita bisita aldetik ere. Gainera, hiru-lau egunetarako baino egun gehiagotarako gelditzen dira. Jatetxeei dagokienez, aurten lau jatetxe bakarrik egongo dira itxita abuztuan, eta hori ere positibotzat jo du Osinaldek.
Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroan gaur goizean egin den prentsaurrekoan Idiazabalen eskaintza turistikoa hobetu eta zabaltzeko egin dituzten ekintzak azaldu dituzte. Horien artean daude marka turistiko berria, herriko mapa turistiko berria, ibilbideak, bisita turistikoak, webgune berria eta Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroan ere berritu dute. www.idiazabalturismo.com webgune berriaren bitartez, Idiazabal bisitatzea pentsatzen ari direnei informazio gehiago ematea da helburua, izan ere, geroz eta jende gehiagok antolatzen baititu bere oporrak Interneten aurkitzen duen informazioaren arabera.
Bestalde, Niko Osinalde Goierri Turismoko zuzendariak datu ofizialak iraileko lehen astean ematea espero badu ere, «mezu positiboa» helarazi nahi izan du Goierriko turisten balantzeari dagokionean, iazko udako datuak baino datu hobeak izaten ari direlako momentuz behintzat, bai alojamendu eta baita bisita aldetik ere. Gainera, hiru-lau egunetarako baino egun gehiagotarako gelditzen dira. Jatetxeei dagokienez, aurten lau jatetxe bakarrik egongo dira itxita abuztuan, eta hori ere positibotzat jo du Osinaldek.