CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita
Berria.info- Beasaingo CAF enpresa eta ELA eta LAB sindikatuek aurtengo eta datorren urterako lan hitzarmena hitzartu dute . Atzo bozkatu zuten hitzarmena Beasaingo eta Irungo langileek, eta beste neurri batzuen artean, 35 orduko lan astea ezarriko dut...
Berria.info- Beasaingo CAF enpresa eta ELA eta LAB sindikatuek aurtengo eta datorren urterako lan hitzarmena hitzartu dute . Atzo bozkatu zuten hitzarmena Beasaingo eta Irungo langileek, eta beste neurri batzuen artean, 35 orduko lan astea ezarriko dute. Modu horretan lan postuei eutsi ahal izango diote, soldatak igota gainera: KPIari %0,2 erantsita.
ELAk eta LABek nabarmendu dute hitzarmenarekin PPren lan erreformaren ardatz nagusiei aurre egin ahal izan dietela, eta azpimarratu dute langileekin egiten diren akordioekin lortzen dela enpresak “lehiakorrak izatea eta etorkizuna izatea”.
Lan hitzarmenak Gipuzkoako metalaren hitzarmenarekin lotuta jarraituko du.