Urrupen ‘Arrautza kontua’ lanaren azken emanaldia, gaur
Eugene Ionesco errumaniar jatorriko idazle frantzesaren Etorkizuna arrautzetan dago eta Jack eta sumisioa obren moldaketatik Urrup antzerki taldeak sortutako Arrautza kontua antzezlana azkeneko aldiz ikusiko ahalko da gaur Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean hasita. Martxoaren hasieran estreinatu zuen lan hori Urrupek Ordizian, eta Goierriko hainbat herritan ibili eta gero, lehen saioa egin zuen toki berean egingo du azkenekoa. Rosa Rojo zuzendariaren esanetan, hogei urte dira dagoeneko Santa Ana jaien barruan saioa egiten dutela. Familia balioen aldarrikapena Antzezlanean «egoera dibertigarriak, azidoak eta komikoak» txandakatzen dira, beti ere familia eta gizarte balio tradizionalak goretsita. «Sexua eta erotismoa ere azaltzen dira, eta gizakiok erabakiak hartzeko dugun askatasuna ere zalantzan jartzen da, baina umorez landuta», esan du Rojok.
Eugene Ionesco errumaniar jatorriko idazle frantzesaren Etorkizuna arrautzetan dago eta Jack eta sumisioa obren moldaketatik Urrup antzerki taldeak sortutako Arrautza kontua antzezlana azkeneko aldiz ikusiko ahalko da gaur Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean hasita. Martxoaren hasieran estreinatu zuen lan hori Urrupek Ordizian, eta Goierriko hainbat herritan ibili eta gero, lehen saioa egin zuen toki berean egingo du azkenekoa. Rosa Rojo zuzendariaren esanetan, hogei urte dira dagoeneko Santa Ana jaien barruan saioa egiten dutela.
Familia balioen aldarrikapena
Antzezlanean «egoera dibertigarriak, azidoak eta komikoak» txandakatzen dira, beti ere familia eta gizarte balio tradizionalak goretsita. «Sexua eta erotismoa ere azaltzen dira, eta gizakiok erabakiak hartzeko dugun askatasuna ere zalantzan jartzen da, baina umorez landuta», esan du Rojok.