Idiazabalgo gazteek triatloia egin zuten larunbatean
Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolaturik, larunbat arratsaldean triatloia egin zuten herriko gazteek. 15 lagunek parte hartu zuten, hirunakako bost talde osatuz. Taldeko partaide bakoitzak igerian, korrikan eta bizikletan egin behar izan zuten. Jende u...
Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolaturik, larunbat arratsaldean triatloia egin zuten herriko gazteek. 15 lagunek parte hartu zuten, hirunakako bost talde osatuz. Taldeko partaide bakoitzak igerian, korrikan eta bizikletan egin behar izan zuten. Jende ugari inguratu zen Igarondo igerileku inguruetara ikuskizunaz gozatzera.
SAILKAPENA:
1.- Jon Aranburu, Ibai Urkia, Ioseba Eskudero: 22′ 17″
2.- Xuban Telleria, Egoitz Lasa, Josu Aranburu: 22′ 36″
3.- Ioritz Imaz, Ander Sarriegi, Mikel Aranburu: 23′ 48″
4.- Mattin Intxausti, Aritz Mujika, Josu Urdangarin: 24′ 04″
5.- Xabier Santxez, Andoni Urteaga, Joseba Agirrezabala : 24′ 19″













