Arantzazu egunerako autobusak antolatu dituzte
Datorren larunbatean Amabirjinaren eguna dela eta, Arantzazura joateko autobusak antolatu dituzte Legazpin. Lehena 7:30ean irtengo da, Elizondotik Udanaraino eramango ditu bidea oinez egin behar dutenak. Bigarrena Arantzazuraino joango da, 10:00etan le...
Datorren larunbatean Amabirjinaren eguna dela eta, Arantzazura joateko autobusak antolatu dituzte Legazpin. Lehena 7:30ean irtengo da, Elizondotik Udanaraino eramango ditu bidea oinez egin behar dutenak. Bigarrena Arantzazuraino joango da, 10:00etan leku berean irtenda. Arantzazuko Santutegia hotelean bazkaltzeko aukera ere egongo da. Izena udaletxean eman beharko da.













