
Uztailaren amaieran hasi ziren kuadrilla gehienak karrozak egiten. Uda guztia daramate Irimo lantegia zeneko pabilioi batean lanean, irailaren 23an egingo den Euskal Jai...

Udako oporraldia bukatuta, Beasaingo ikastetxeek ostegunean ekingo diote ikasturte berriari. Gehienek, aurkezpen lanak egiteko aprobetxatuko dute aurreneko eguna, eta eskolak biharamunean hasiko dituzte. Alkartasuna lizeoan, 9:00etan elkartuko dira Leh...

Arrastaka Mendi Taldeak indarrean hasi nahi du denboraldia, eta oporren ondoren, bi irteera antolatu ditu datozen bi asteburuetarako. Aurrenekoa Europako mendietara egingo dute, hilaren 7 eta 8an; hurrengo asteburuan berriz, eskalada ekintzak egingo dituzte, Eginon eta Txindokin. Asteburu honetako irteera bi egunekoa izango da. Collado Hermoso aterpetxetik abiatuta, Torre de Llambrion (2.642 metro) mendia igoko dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek, gaur egingo duten bilerara agertu behar dute. Ehunmiliak eta Arrastakaren lokalean bilduko dira, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka taldearen webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.

Zumarragako alkateak zentroa urrirako amaitzeko asmoa agertu zuen arren, ezin izan dute epe hori bete

Datorren larunbatean Amabirjinaren eguna dela eta, Arantzazura joateko autobusak antolatu dituzte Legazpin. Lehena 7:30ean irtengo da, Elizondotik Udanaraino eramango ditu bidea oinez egin behar dutenak. Bigarrena Arantzazuraino joango da, 10:00etan le...

Goierriko EAJ-PNVk azken 30 urteetan herrigintzan eta herri ordezkari modura aritu diren dozenaka lagun omendu ditu, asteburuan Beasainen egindako ekitaldian. Goierri Bizia lemapean, lehengo eta egungo alderdikideak elkartu dituzte. Besteak beste, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izan zituzten. Goierriko EAJren izenean, balorazio “oso positiboa” egin dute asteburuko ekitaldiaren inguruan. Ospakizunarekin eta jendearen partehartzearekin “oso gustura” agertu dira; “ia 400 lagun elkartu genituen omendu, alderdikide eta jarraitzaileen artean”. Eguneko ekitaldi nagusia, bazkalondoan egin zuten ekitaldia izan zen. Bertan, trantsizioaz geroztik herrigintzan jardun duten EAJko alkate eta zinegotziak omendu zituzten. Ekitaldia “oso hunkigarria” izan zela azaldu dute, hautetsi horiei guztiei “ondo baino hobeto merezi duten eskerrona” agertu baitzieten. Alderdiko jende helduaren eta gazteen arteko elkarlana ere azpimarratu nahi izan dute, “EGIko gazteek eta herriko hainbat jarraitzaile gaztek alderdiaren eta gure herriaren alde aritzeko erakutsi duten lanerako gogoa eta ilusioa” itsaropenez hartu baitituzte. Azkenik, EAJko kideek “Goierriren eta gure herriaren alde lanean” segitzeko borondatea agertu dute eta hurbildu nahi duten guztientzat “ateak zabalik” dituztela gogorarazi dute.

