Beasaingo ikastetxeetan ostegunean ekingo diote ikasturte berriari
Udako oporraldia bukatuta, Beasaingo ikastetxeek ostegunean ekingo diote ikasturte berriari. Gehienek, aurkezpen lanak egiteko aprobetxatuko dute aurreneko eguna, eta eskolak biharamunean hasiko dituzte. Alkartasuna lizeoan, 9:00etan elkartuko dira Leh...
Udako oporraldia bukatuta, Beasaingo ikastetxeek ostegunean ekingo diote ikasturte berriari. Gehienek, aurkezpen lanak egiteko aprobetxatuko dute aurreneko eguna, eta eskolak biharamunean hasiko dituzte.
Alkartasuna lizeoan, 9:00etan elkartuko dira Lehen Hezkuntzako ikasleak eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak. 3 urtekoak berriz, 10:00etan bilduko dira. 2 urteko umeak, egokitzapen prozesukoak, hilaren 10ean hasiko dira.
Beasain Institutuan ere osteguna izango da ikasturteko lehen eguna. 10:00etatik 12:00etara bitartean DBHko ikasleekin elkartuko dira. Batxilergoko lehen urtekoak 11:00etan (zientziak eta teknologia) eta 11:30ean (Giza eta Gizarte zientziak eta Batxilergo Artistikoa). Batxilergoko 2. mailako ikasleak berriz 12:00etan (giza eta gizarte zientziak eta artistikoa) eta 12:00etan (zientziak eta teknologia) bilduko dira. Azkenik, Zereginen Ikaskunzta Gelakoek 12:30ean joan beharko dute.
Murumendi ikastetxean berriz, 10:00etatik 12:00etara bitartean egingo diete harrera ikasleei.
Ostegunean bertan eskolak hasiko dituen ikastetxe bakarra, Andramendi ikastola izango da.













