Europako mendietara irteera egingo du Arrastakak asteburuan
Arrastaka Mendi Taldeak indarrean hasi nahi du denboraldia, eta oporren ondoren, bi irteera antolatu ditu datozen bi asteburuetarako. Aurrenekoa Europako mendietara egingo dute, hilaren 7 eta 8an; hurrengo asteburuan berriz, eskalada ekintzak egingo dituzte, Eginon eta Txindokin. Asteburu honetako irteera bi egunekoa izango da. Collado Hermoso aterpetxetik abiatuta, Torre de Llambrion (2.642 metro) mendia igoko dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek, gaur egingo duten bilerara agertu behar dute. Ehunmiliak eta Arrastakaren lokalean bilduko dira, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka taldearen webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.
Arrastaka Mendi Taldeak indarrean hasi nahi du denboraldia, eta oporren ondoren, bi irteera antolatu ditu datozen bi asteburuetarako. Aurrenekoa Europako mendietara egingo dute, hilaren 7 eta 8an; hurrengo asteburuan berriz, eskalada ekintzak egingo dituzte, Eginon eta Txindokin.
Asteburu honetako irteera bi egunekoa izango da. Collado Hermoso aterpetxetik abiatuta, Torre de Llambrion (2.642 metro) mendia igoko dute.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, gaur egingo duten bilerara agertu behar dute. Ehunmiliak eta Arrastakaren lokalean bilduko dira, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka taldearen webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.














