Goierriko EAJk herrigintzan aritu diren dozenaka lagun omendu ditu
Goierriko EAJ-PNVk azken 30 urteetan herrigintzan eta herri ordezkari modura aritu diren dozenaka lagun omendu ditu, asteburuan Beasainen egindako ekitaldian. Goierri Bizia lemapean, lehengo eta egungo alderdikideak elkartu dituzte. Besteak beste, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izan zituzten. Goierriko EAJren izenean, balorazio “oso positiboa” egin dute asteburuko ekitaldiaren inguruan. Ospakizunarekin eta jendearen partehartzearekin “oso gustura” agertu dira; “ia 400 lagun elkartu genituen omendu, alderdikide eta jarraitzaileen artean”. Eguneko ekitaldi nagusia, bazkalondoan egin zuten ekitaldia izan zen. Bertan, trantsizioaz geroztik herrigintzan jardun duten EAJko alkate eta zinegotziak omendu zituzten. Ekitaldia “oso hunkigarria” izan zela azaldu dute, hautetsi horiei guztiei “ondo baino hobeto merezi duten eskerrona” agertu baitzieten. Alderdiko jende helduaren eta gazteen arteko elkarlana ere azpimarratu nahi izan dute, “EGIko gazteek eta herriko hainbat jarraitzaile gaztek alderdiaren eta gure herriaren alde aritzeko erakutsi duten lanerako gogoa eta ilusioa” itsaropenez hartu baitituzte. Azkenik, EAJko kideek “Goierriren eta gure herriaren alde lanean” segitzeko borondatea agertu dute eta hurbildu nahi duten guztientzat “ateak zabalik” dituztela gogorarazi dute.
Goierriko EAJ-PNVk azken 30 urteetan herrigintzan eta herri ordezkari modura aritu diren dozenaka lagun omendu ditu, asteburuan Beasainen egindako ekitaldian. Goierri Bizia lemapean, lehengo eta egungo alderdikideak elkartu dituzte. Besteak beste, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izan zituzten.
Goierriko EAJren izenean, balorazio “oso positiboa” egin dute asteburuko ekitaldiaren inguruan. Ospakizunarekin eta jendearen partehartzearekin “oso gustura” agertu dira; “ia 400 lagun elkartu genituen omendu, alderdikide eta jarraitzaileen artean”.
Eguneko ekitaldi nagusia, bazkalondoan egin zuten ekitaldia izan zen. Bertan, trantsizioaz geroztik herrigintzan jardun duten EAJko alkate eta zinegotziak omendu zituzten. Ekitaldia “oso hunkigarria” izan zela azaldu dute, hautetsi horiei guztiei “ondo baino hobeto merezi duten eskerrona” agertu baitzieten.
Alderdiko jende helduaren eta gazteen arteko elkarlana ere azpimarratu nahi izan dute, “EGIko gazteek eta herriko hainbat jarraitzaile gaztek alderdiaren eta gure herriaren alde aritzeko erakutsi duten lanerako gogoa eta ilusioa” itsaropenez hartu baitituzte. Azkenik, EAJko kideek “Goierriren eta gure herriaren alde lanean” segitzeko borondatea agertu dute eta hurbildu nahi duten guztientzat “ateak zabalik” dituztela gogorarazi dute.














