Urtzi Oiarbidek irabazi du Segurako XXX. usakume tiraketa
Segurako Txoritegi Elkarteak eta Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak antolatuta Segurako XXX. usakume tiraketa eta XII. Usakume Kolombaireen Gipuzkoako Kopa jokatu da Seguran. Azpaotza Txiki baserriko zelaiaren ingurura jende mordoxka inguratu da eta eguraldia lagun, giro ederrean egin dute txapelketa. Guztira 168 lagunek parte hartu zuten igandean egindako lehian eta partehartzaile bakoitzak 30 euro ordaindu behar izan zituen izena ematerakoan. Lehiaketaren amaieran Franchi markako eskopeta bat zozketatu zuten partehartzaileen artean. Tiraketa zuzendaria Josemari Murgiondo izan zen eta epaileak, berriz, Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak izendatutakoak izan ziren. Partehartzaileen mailari dago kionean, 168 lagunetik seik bakarrik lortu zuten hirutik hiru pitxoi botatzea lehen errondan, eta hirutik bi behintzat botatzea beste 36 lagunek. Urtzi Oiarbidek irabazi zuen lehia, laugarren tiraldian. Txapela, eskopeta bikain bat, garaikurra eta 600 euro jaso zituen. Bigarren postuan Ramon Goikoetxea gelditu zen, 500 euroko dirusaria, garaikurra eta opariak jasoz. Hirugarren sailkatua, berriz, Teodoro Lozano izan zen, eta 400 euro, garaikurra eta opariak eskuratu zituen. Emakumeei dagokienez, bakarrak eman zuen izena eta, beraz, berak lortu zuen emakumezkoen saria. Parte hartzaileen artean banatutako oparien artean urdaiazpikoak, sagardo, ardo eta txanpain botilak, kafea, gaztak, produktuz betetako saskiak eta bizikleta bat zeuden, besteak beste. Igandean postuen enkantea Ehiza denboraldia gerturatzen ari dela eta, igande honetan egingo [...]
Guztira 168 lagunek parte hartu zuten igandean egindako lehian eta partehartzaile bakoitzak 30 euro ordaindu behar izan zituen izena ematerakoan. Lehiaketaren amaieran Franchi markako eskopeta bat zozketatu zuten partehartzaileen artean.
Tiraketa zuzendaria Josemari Murgiondo izan zen eta epaileak, berriz, Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak izendatutakoak izan ziren.
Partehartzaileen mailari dago kionean, 168 lagunetik seik bakarrik lortu zuten hirutik hiru pitxoi botatzea lehen errondan, eta hirutik bi behintzat botatzea beste 36 lagunek.
Urtzi Oiarbidek irabazi zuen lehia, laugarren tiraldian. Txapela, eskopeta bikain bat, garaikurra eta 600 euro jaso zituen. Bigarren postuan Ramon Goikoetxea gelditu zen, 500 euroko dirusaria, garaikurra eta opariak jasoz. Hirugarren sailkatua, berriz, Teodoro Lozano izan zen, eta 400 euro, garaikurra eta opariak eskuratu zituen.
Emakumeei dagokienez, bakarrak eman zuen izena eta, beraz, berak lortu zuen emakumezkoen saria.
Parte hartzaileen artean banatutako oparien artean urdaiazpikoak, sagardo, ardo eta txanpain botilak, kafea, gaztak, produktuz betetako saskiak eta bizikleta bat zeuden, besteak beste.
Igandean postuen enkantea
Ehiza denboraldia gerturatzen ari dela eta, igande honetan egingo dute ehize postuen enkantea Segurako udaletxean; goizeko 10:00etan hasiko da enkante entzutetsua.
Sailkapena
Sailkapen orokorra
1. postuan. Urtzi Oiarbide.
2. postuan. Ramon Goikoetxea.
3. postuan. Teodoro Lozano.
Junior eta beteranoak
Beterano mailan lehenengo sailkatua. Ramon Goikoetxea.
Junior mailan lehenengo sailkatua. Juan Jose Maiz.
Segurarrak
Lehenengo sailkatua. Euxebio Campos.
Txoritegi elkartekoak
Lehenengo sailkatua. Urko Larrea.
Emakumezkoak
Lehena. Oihana del Castillo.














