Gazta dastaketa gidatua egingo dute gaur D’Elikatuz zentroan
Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Idiazabal Gaztaren dastaketa komentatua egingo dute gaur arratsaldean Ordizian. Ordiziako idiazabal Gaztaren kofradiak antolatu du, eta Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren 2...
Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Idiazabal Gaztaren dastaketa komentatua egingo dute gaur arratsaldean Ordizian. Ordiziako idiazabal Gaztaren kofradiak antolatu du, eta Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25. urteurreneko ekitaldiekin ere lotu du dastaketa. D’Elikatuz zentroan elkartuko dira, gaur, 18:00etan. Parte hartzaile kopurua mugatua da, eta hortaz, izena aurrez eman behar da, 943 88 22 90 telefonora deituta.
• Catalana Occidente aseguru etxeak 7.400 euro ordaindu ditu gazta erdiagatik
• Jon Etxeberria zeanuriarrak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa
• 53 gaztagile aurkeztu dira Ordiziako txapelketara
• Euskal Jaietako azoka berezia jendez betetzen ari da
• Euskal Jaietako azoka esnatzen hasi da
Dastaketa Jose Ramon Aguirianok, J.L dastaketa batzordeko kideak, gidatuko du. Saioan zehar, Joseba Intxausti artzain ordiziarrak gazta bat egingo du artisau erara.