Aitor Uriondo adituak zuzenduko du formaziorako 'clinic' saioa larunbat goizean Aldiri kiroldegian
Artisautza azoka egingo dute lehenengo aldiz Legazpin, bihar hasi eta igandera bitartean. Pegasus Mercats Tematic enpresa katalanak antolatuko du azoka, Nabarrherri Ekimena diruz laguntzeko helburuarekin, eta Legazpiko Udalak ere bere babesa eskaini du. Artisautza azoka Erdi Aroan girotuta egongo da, eta estatuko herrialde ezberdinetatik etorritako 50 artisau inguru batuko ditu. Iñigo Gallartzagoitia Nabarrherri Ekimeneko koordinatzaileak adierazi duenez, helburua «kalitatezko azoka tematiko bat» antolatzea da. Memoria historikoa Nabarrherri ekimena memoria historikoa, ondare kulturala eta Euskal Herriko historia lantzen dituen taldea da. Horrela laburbildu du Gallartzagoitiak aldarrikatzen dutena: «Euskal Herria inoiz zerbait izan bada, Nafarroa izan da. Nazio kultura –Euskal Herria– eta nazio politikoa –Nafarroa– txanpon bere bi aurpegiak dira». Mendeetan atzera eginda, Nafarroaren, eta ondorioz baita Euskal Herriaren historia politikoa ere, Orreagako batailoian, Eneko Aritza errege izendatu zutenean eraikitzen hasi zela uste du Nabarrherri ekimenak. Euren ustez, «beharrezkoa da nondik sortu garen jakitea, nora joan nahi dugun ulertzeko». Asteburu honetan egingo den artisautza azoka, datorren asteburuan Agorreko Santikutz jaien barruan egingo den Nabarrherri eguna finantzatzeko izango da. Gallartzagoitiak jakitera eman duenez, «momentuz 50 bat artisauek baieztatu dute azokan euren parte hartzea». Estatuko herrialde ezberdinetakoak izango dira, «Herrialde Katalanetatik, Galiziatik, Kantabriatik, Andaluziatik, Madrildik eta Euskal Herritik bertatik ere etorriko dira», zehaztu du. [...]
Iraila Beasaingo hainbat auzotako jaien hilabetea izaten da, eta aurten ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte auzoz auzo. Festak ospatuko dituen aurreneko auzoa, Igartza-Loinazkoa izango da. Bihartik hasi eta igandera arte, haur eta helduentzako ekintza sorta izango da, tartean kontzertuak, basket eta mus txapelketak edota paella jana egingo dituzte, baita Dantzarien eguna ere. Festen hasierako suziria ostiralean botako dute, 19:00etan, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. 20:00etatik aurrera, ardo dastaketa egingo dute, eta kaleko animazioa ere izango da. Gauean berriz, kontzertuak izango dituzte gaztetxean. Larunbata izango da, egitarau aldetik, auzoko festen egunik beteena. Goizean 3×3 basket lehiaketa egingo dute, 10:00etan hasita. 16:00etan berriz, mus txapelketa egingo dute, eta 17:30ean hasi- ta, patata tortilla lehiaketa. Larunbata mozorroen eguna ere izango da, eta iluntzean poteoa egingo dute, Koskola txarangarekin; herri afarira ere, mozorrotuta joateko deia egin dute. Afalondoan, dantzaldia izango da Imanol DJ-arekin, eta gaztetxean, kontzertuak izango dituzte. Gauerdian, Igartza-Loinazko VI. Txapel jaurtiketa egingo dute. Festak igandean bukatuko dira, baina aurretik, paella erraldoia egingo dute. Eguerdi parteko giroa, Laguntasuna errondailak alaituko du. Eta eguna bukatzeko, Izan Izar abesbatzak kontzertuak egingo du, 17:00etan. EGITARAUA: Ostirala, hilak 7 Larunbata, hilak 8 Igandea, hilak 9
Lazkaoko Udala herriguneko zakarrontzi arruntak aldatzen ari da. Zabor guztia batera biltzeko ontziak kendu, eta bost zakarrontzik osatutako multzoak ipini ditu, kaleko toki jakinetan. Kolore banarekin bereizita daude ontzi berriak. Horian plastikoak eta ontziak, berdean beira, marroian organikoa, urdinean papera eta kartoia, eta grisean errefusa botatzeko modua eskaintzen du, hala. Plazan, haurren jolas parkeen inguruetan eta jende gehien ibiltzen den eremuetan daude.
Zumarragako lau kale norabide bakarrekoak dira abuztutik, hirigunea biribilgune bihurtu du udalak
Astelehenean hasi eta asteazkenera arte egongo da txartelak Aterpe tabernan eskuratzeko aukera
Igartza-Loinatz auzoko jaiekin batera, Dantzarien eguna egingo dute larunbat honetan. Aurten ere, eguerditik iluntzera bitarteko jaialdia izango da, Igartza jauregiaren inguruan. Eguerdian, udalaren bandera hartu eta segizioa egingo dute udaletxetik Ig...
Mutiloako Lierni auzoan Andre Mari festak ospatuko dituzte asteburu honetan. Andre Mari eguneko meza larunbatean izango bada ere, igandean askoz ekintza gehiago egongo da. Hona hemen bi egun hauetako egitaraua: Larunbata 8, Andre Mari eguna -11:30. Meza Nagusia Lierniko ermitan. -Egun osoan zehar. Erromeria Elustondo Anaiak trikitilarien eskutik. Igandea -Goiz osoan zehar. Goiz eresia Segurako txistularien eskutik, etxez-etxe. -09:30etik hasita. Gazteen mailako XXXI. Lierniko Txirrindulari proba, Lierniko Txirrindulari Elkartearen eskutik. -13:00. Meza Nagusia Lierniko ermitan. -Meza ostean. Toka lehiaketa. -Eguerdi partean. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariak giroa alaitzen. -14:30. Herri bazkaria, taldeka etxetik eramanda. -18:30. Herri kirolak. -Ondoren. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariekin erromeria iluntze aldera bitartean.
Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Idiazabal Gaztaren dastaketa komentatua egingo dute gaur arratsaldean Ordizian. Ordiziako idiazabal Gaztaren kofradiak antolatu du, eta Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren 2...