Igartza-Loinatz auzoan festa izango dute asteburu osoan
Iraila Beasaingo hainbat auzotako jaien hilabetea izaten da, eta aurten ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte auzoz auzo. Festak ospatuko dituen aurreneko auzoa, Igartza-Loinazkoa izango da. Bihartik hasi eta igandera arte, haur eta helduentzako ekintza sorta izango da, tartean kontzertuak, basket eta mus txapelketak edota paella jana egingo dituzte, baita Dantzarien eguna ere. Festen hasierako suziria ostiralean botako dute, 19:00etan, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. 20:00etatik aurrera, ardo dastaketa egingo dute, eta kaleko animazioa ere izango da. Gauean berriz, kontzertuak izango dituzte gaztetxean. Larunbata izango da, egitarau aldetik, auzoko festen egunik beteena. Goizean 3×3 basket lehiaketa egingo dute, 10:00etan hasita. 16:00etan berriz, mus txapelketa egingo dute, eta 17:30ean hasi- ta, patata tortilla lehiaketa. Larunbata mozorroen eguna ere izango da, eta iluntzean poteoa egingo dute, Koskola txarangarekin; herri afarira ere, mozorrotuta joateko deia egin dute. Afalondoan, dantzaldia izango da Imanol DJ-arekin, eta gaztetxean, kontzertuak izango dituzte. Gauerdian, Igartza-Loinazko VI. Txapel jaurtiketa egingo dute. Festak igandean bukatuko dira, baina aurretik, paella erraldoia egingo dute. Eguerdi parteko giroa, Laguntasuna errondailak alaituko du. Eta eguna bukatzeko, Izan Izar abesbatzak kontzertuak egingo du, 17:00etan. EGITARAUA: Ostirala, hilak 7 Larunbata, hilak 8 Igandea, hilak 9
Iraila Beasaingo hainbat auzotako jaien hilabetea izaten da, eta aurten ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte auzoz auzo. Festak ospatuko dituen aurreneko auzoa, Igartza-Loinazkoa izango da. Bihartik hasi eta igandera arte, haur eta helduentzako ekintza sorta izango da, tartean kontzertuak, basket eta mus txapelketak edota paella jana egingo dituzte, baita Dantzarien eguna ere.
Festen hasierako suziria ostiralean botako dute, 19:00etan, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. 20:00etatik aurrera, ardo dastaketa egingo dute, eta kaleko animazioa ere izango da. Gauean berriz, kontzertuak izango dituzte gaztetxean.
Larunbata izango da, egitarau aldetik, auzoko festen egunik beteena. Goizean 3×3 basket lehiaketa egingo dute, 10:00etan hasita. 16:00etan berriz, mus txapelketa egingo dute, eta 17:30ean hasi- ta, patata tortilla lehiaketa. Larunbata mozorroen eguna ere izango da, eta iluntzean poteoa egingo dute, Koskola txarangarekin; herri afarira ere, mozorrotuta joateko deia egin dute. Afalondoan, dantzaldia izango da Imanol DJ-arekin, eta gaztetxean, kontzertuak izango dituzte. Gauerdian, Igartza-Loinazko VI. Txapel jaurtiketa egingo dute.
Festak igandean bukatuko dira, baina aurretik, paella erraldoia egingo dute. Eguerdi parteko giroa, Laguntasuna errondailak alaituko du. Eta eguna bukatzeko, Izan Izar abesbatzak kontzertuak egingo du, 17:00etan.
EGITARAUA: