Igartzako Dantzarien Eguna egingo dute larunbatean
Igartza-Loinatz auzoko jaiekin batera, Dantzarien eguna egingo dute larunbat honetan. Aurten ere, eguerditik iluntzera bitarteko jaialdia izango da, Igartza jauregiaren inguruan. Eguerdian, udalaren bandera hartu eta segizioa egingo dute udaletxetik Ig...
Igartza-Loinatz auzoko jaiekin batera, Dantzarien eguna egingo dute larunbat honetan. Aurten ere, eguerditik iluntzera bitarteko jaialdia izango da, Igartza jauregiaren inguruan.
Eguerdian, udalaren bandera hartu eta segizioa egingo dute udaletxetik Igartzara. 12:30ean, ezpata dantzen saioa egingo dute Igartzan, Puebla de Guzmaneko (Huelva, Espainia) dantzariekin batera. 14:30ean bazkaria egingo dute jauregian, eta 17:30ean hasita, erromeria izango dute, Arrabots taldearekin.
Dantzarien egunean, Raimon Gamaio zena omenduko dute. Dantzarien kofradiako ohorezko kide izendako zuten Raimon, taldearen alde egindako lana zela eta. Antolatzaileek azaldu dutenez, “dantza-taldeetan lan eskerga egin zuen lagun maite honi zor diogun miresmena eta eskerrona” erakusteko baliatu nahi dute egun hori.