Lierniko festak dira asteburuan
Asteburu honetan ospatuko dituzte Mutiloako Lierni auzoan festak. Andre Mari eguna bera larunbata tokatzen bada ere, iganderako prestatu dituzte, urtero bezala, ekintza gehienak. Bihar ohiko Meza Nagusia eta trikitixa eta panderoz alaitutako erromeria izango dira. Igandean, berriz, egun osorako egitarau bete-betea prestatu dute. Bi zatiko txirrindulari proba Goizean-goiz hasiko dira txirrindulariak pedalei ematen XXXI. Lierniko Txirrindulari proban. Bi zati izango ditu probak: lehen zatian inguruko herrietatik bueltan egingo dute itzulia, guztira 60 kilometroko ibilbidea osatuz, goizeko 09:30ean hasita. Bigarren proba, berriz, erlojupekoa izango da. Txirrinduariek Seguratik hasi eta Liernira joan beharko dute ahal duten dena emanez. Denborak alderatuz jakingo da irabazlea nor den. Lasterkariekin bateratsu hasiko dira Segurako txistulariak etxez-etxe, zortziko, fandango eta arin-arin bana joaz gelditzen diren etxe bakoitzeko. Eguerdi partean ere izango da zertaz gozatua. 13:00etan meza nagusia izango da, eta jarraian tokan hasiko dira Josu Albisu eta Amets Arteagaren trikiti doinuek alaituta. Herri bazkaria izango da ondoren, eta arratsalde partean herri kirolak eta erromeria izango dituzte Liernin trikiti doinuekin. Egitaraua Bihar, Andre mari 11:30. Meza Lierniko ermitan. Egun osoan zehar. Erromeria Elustondo Anaiak trikitilarien eskutik. Etzi Goiz osoan zehar. Goiz eresia Segurako txistularien eskutik, etxez-etxe. 09:30etik hasita. Gazteen mailako XXXI. Lierniko Txirrindulari proba, Lierniko Txirrindulari Elkartearen eskutik. [...]
Bihar ohiko Meza Nagusia eta trikitixa eta panderoz alaitutako erromeria izango dira. Igandean, berriz, egun osorako egitarau bete-betea prestatu dute.
Bi zatiko txirrindulari proba
Goizean-goiz hasiko dira txirrindulariak pedalei ematen XXXI. Lierniko Txirrindulari proban. Bi zati izango ditu probak: lehen zatian inguruko herrietatik bueltan egingo dute itzulia, guztira 60 kilometroko ibilbidea osatuz, goizeko 09:30ean hasita.
Bigarren proba, berriz, erlojupekoa izango da. Txirrinduariek Seguratik hasi eta Liernira joan beharko dute ahal duten dena emanez. Denborak alderatuz jakingo da irabazlea nor den.
Lasterkariekin bateratsu hasiko dira Segurako txistulariak etxez-etxe, zortziko, fandango eta arin-arin bana joaz gelditzen diren etxe bakoitzeko.
Eguerdi partean ere izango da zertaz gozatua. 13:00etan meza nagusia izango da, eta jarraian tokan hasiko dira Josu Albisu eta Amets Arteagaren trikiti doinuek alaituta. Herri bazkaria izango da ondoren, eta arratsalde partean herri kirolak eta erromeria izango dituzte Liernin trikiti doinuekin.
Egitaraua
Bihar, Andre mari
11:30. Meza Lierniko ermitan.
Egun osoan zehar. Erromeria Elustondo Anaiak trikitilarien eskutik.
Etzi
Goiz osoan zehar. Goiz eresia Segurako txistularien eskutik, etxez-etxe.
09:30etik hasita. Gazteen mailako XXXI. Lierniko Txirrindulari proba, Lierniko Txirrindulari Elkartearen eskutik.
13:00. Meza Lierniko ermitan.
Meza ostean. Toka lehiaketa.
Eguerdi partean. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilarien saioa.
14:30. Herri bazkaria, taldeka. Bazkaria norberak eraman behar du etxetik.
18:30. Herri kirolak.
Ondoren. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariekin erromeria iluntze aldera bitartean.














