Behaketa astronomikoa egingo dute ostiralean, Ilatargi taldearekin

Igartza jauregiak mota guztietako ekitaldiak hartu ditu azken urteetan, baina ostiral honetan, orain arteko berezienetako bat egingo dute bertan; behaketa astronomiko bat. Ilatargi astronomia taldeak gidatuta, izarrak, konstelazioak eta ilargiko krate...

Igartza jauregiak mota guztietako ekitaldiak hartu ditu azken urteetan, baina ostiral honetan, orain arteko berezienetako bat egingo dute bertan; behaketa astronomiko bat. Ilatargi astronomia taldeak gidatuta, izarrak, konstelazioak eta ilargiko kraterrak ikusteko saioa egingo dute. Igartzako zubiaren aurrean elkartuko dira, 22:00etan. Saioa nahi duten herritar guztientzat irekia eta dohakoa izango da.

Ilatargi taldea 2003. urtean sortu zen, Deba Garaian. Talderaren helburu nagusia, «astronomiarekin eta zientziarekin lotuta dauden ekintzak antolatu eta bultzatzea» da. Azken urteetan horrelako hainbat ekitaldi didaktiko egin dituzte; iaz, esaterako, Ezkio-Itsason izan ziren, Manu Arregiren azalpenekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa