Araman kultur astea gaur hasiko da

Aramako Kultura Batzordeak gaurtik igandera ekitaldi sorta bat antolatu du, kultur astearen barruan. Egunero izango da saioren bat. Egitaraua: Asteartea, irailak 18 Etiopia Utopia Fundazioaren hitzaldia. 19:00etan, kultur etxean. Asteazkena, irailak 19...

Aramako Kultura Batzordeak gaurtik igandera ekitaldi sorta bat antolatu du, kultur astearen barruan. Egunero izango da saioren bat.

Egitaraua:

Asteartea, irailak 18

Etiopia Utopia Fundazioaren hitzaldia. 19:00etan, kultur etxean.

Asteazkena, irailak 19

Haurrentzat jolasak eta askaria. 17:30ean, kultur etxean.

Osteguna, irailak 20

Pintxo lehiaketa. 18:30ean, Arrikutz elkartean.

Ostirala, irailak 21

Maite Arrese ipuin kontalaria. 18:00etan, kultur etxean.

Larunbata, irailak 22

Aramako 2. Sagardo Txapelketa. 20:30ean, Arrikutz elkartean.

Igandea, irailak 23

Intxorta mendira (Elgeta, Gipuzkoa) bisita gidatua. Irteera: udaletxearen aurretik, 09:00etan. 1936ko gerrako borroken azalpen historikoak eta aztarnak ikusiko dituzte, 4,5 kilometroko ibilaldi lauan. Joan nahi duenak izena aurrez eman behar du, Aramako Tabernan, asteazkena (irailak 19) baino lehen. Hamaiketakoa bakoitzak berea eraman behar du, eta udalak jarriko du edaria. Sarrerak ere udalak ordainduko ditu.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa