AHTren obren barruan, Ezkio-Itsasoko tunela zulatzen amaitu dute
Gaur goizean amaitu dute Abiadura Handiko Trena pasatzeko Ezkio-Itsason egiten ari diren tunela zulatzen. Tunelaren bi aldeetatik aritu dira orain artean lurra ateratzen 1.730 metroko luzeeran, joan den urteko urrian hasita. Politikaririk ez da izan gaurko ekitaldia eta langileak izan dira protagonista, txanpaina edan eta puruak errez eta argazkiak ateraz. Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean egin behar dituen lan guztiak eginda daude edo egiten ari dira.













