Asmubeko ikastaroetan izena eman daiteke jada
Beasaingo Asmube emakume elkarteak antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira, eta hilaren 27ra arteko epea dago izena emateko, Oriamendi kaleko lokalera joanda. Eskulanei dagokionean, patchwork, orratz-lanak eta oinarrizko joskintza edo pintura ikas...
Beasaingo Asmube emakume elkarteak antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira, eta hilaren 27ra arteko epea dago izena emateko, Oriamendi kaleko lokalera joanda. Eskulanei dagokionean, patchwork, orratz-lanak eta oinarrizko joskintza edo pintura ikastaroak antolatu dituzte. Baina horiez gain, areto dantzak, sabel dantza, yoga, pilates, tai-chi, euskal dantzak, sevillanak eta antzerkia ere egiteko aukera izango da.













