CESPA zabortegiko beste isuri baten ondorioz arrain mordoa hil da Estanda errekan

Ekainak 7an bezala, Estanda erreka ur zikinarekin zihoan atzo ere Ormaiztegi parean. Igande arratsaldean Ormaiztegiko Udaleko ordezkariek abisua eman zuten CESPAk Mutiloan duen Lurpe zabortegitik errekara isuriak erori zirela. Ohiko larrialdietako pr...

Ekainak 7an bezala, Estanda erreka ur zikinarekin zihoan atzo ere Ormaiztegi parean. Igande arratsaldean Ormaiztegiko Udaleko ordezkariek abisua eman zuten CESPAk Mutiloan duen Lurpe zabortegitik errekara isuriak erori zirela. Ohiko larrialdietako protokoloa jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ur Ajentziakoak Ormaiztegin izan ziren eta egoera aztertu ostean espedientea ireki zuten. Jon Intxausti alkateordearen arabera “bi hodi oso modu prekarioan daude lotuta eta oso harriskutsua da”. Isuri beltzaren ondorioz “milaka arrain agertu dira hilda” Ormaiztegi parean. “Azken aldian arrain eta karramarroak berriro ere errekan agertzen hasi baziren ere, orain ez dago inolako bizi arrastorik” diote herritarrek. pnga_erakutsi-6 pnga_erakutsi-2 pnga_erakutsi-1 pnga_erakutsi-6

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa