Lisabö, Bigott eta Obits taldeek joko dute urrian, Jazpana Fest jaialdian
Krisiari eta horrek sortutako zailtasun guztiei aurre eginez, laugarren urtez antolatu dute Jazpana Fest jaialdia. Urriaren 26 eta 27an izango da, eta zailtasunak zailtasun, «inoizko kartelik konpletoena» osatu dutela uste dute antolatzaileek. Bertako talde gazteak eta izen handiagoa dutenak uztartzen saiatu dira; Lisabö, Bigott eta Obits dira horietako batzuk. Gainera, jaialdiaren hasierako filosofiari eutsiz, kontzertuak eta gainontzeko ekitaldi guztiak debalde izango dira. Egoera ekonomikoak behartuta, aurtengo jaialdia aurrera ateratzea «inoiz baino konplexuagoa» izan dela azaldu dute antolatzaileek, baina azken emaitza ikusita, «oso gustura» daudela. Kontzertuak ez ezik, skate eta saskibaloi txapelketak mantendu egin dituzte; biak ere urriaren 26an izango dira. 3×3 basket txapelketan parte hartzeko, izena eman behar da, ekintzak@jazpana.com helbidera idatzita. Skate lehiaketarako berriz, nahikoa izango da bertara agertzea. Argazki lehiaketa ere mantendu egingo dute; aldaketa nagusia, ordea, iraupena izango da. Izan ere, JazpanArt erakusketarekin batera zabalduko dute, urriaren 21ean, eta kontzertuekin batera bukatuko da, 27an. Hain zuzen ere, JazpanArt arte erakusketa izango da aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia. Rural postmodern kontzeptua oinarri hartuta, artista gazteek egindako lanak bilduko dituzte bertan, bakoitzak nahi duen diziplina erabilita. Aurkeztutako lanekin, erakusketa antolatuko dute, Igartza jauregian. Antolatzaileek azaldu duten moduan, «artista gazteen lanak XII. mendeko jauregi batean, ba al da hori baino rural postmodernoagorik?». Kontzertuak [...]
Krisiari eta horrek sortutako zailtasun guztiei aurre eginez, laugarren urtez antolatu dute Jazpana Fest jaialdia. Urriaren 26 eta 27an izango da, eta zailtasunak zailtasun, «inoizko kartelik konpletoena» osatu dutela uste dute antolatzaileek. Bertako talde gazteak eta izen handiagoa dutenak uztartzen saiatu dira; Lisabö, Bigott eta Obits dira horietako batzuk. Gainera, jaialdiaren hasierako filosofiari eutsiz, kontzertuak eta gainontzeko ekitaldi guztiak debalde izango dira.
Egoera ekonomikoak behartuta, aurtengo jaialdia aurrera ateratzea «inoiz baino konplexuagoa» izan dela azaldu dute antolatzaileek, baina azken emaitza ikusita, «oso gustura» daudela. Kontzertuak ez ezik, skate eta saskibaloi txapelketak mantendu egin dituzte; biak ere urriaren 26an izango dira. 3×3 basket txapelketan parte hartzeko, izena eman behar da, ekintzak@jazpana.com helbidera idatzita. Skate lehiaketarako berriz, nahikoa izango da bertara agertzea.
Argazki lehiaketa ere mantendu egingo dute; aldaketa nagusia, ordea, iraupena izango da. Izan ere, JazpanArt erakusketarekin batera zabalduko dute, urriaren 21ean, eta kontzertuekin batera bukatuko da, 27an. Hain zuzen ere, JazpanArt arte erakusketa izango da aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia. Rural postmodern kontzeptua oinarri hartuta, artista gazteek egindako lanak bilduko dituzte bertan, bakoitzak nahi duen diziplina erabilita. Aurkeztutako lanekin, erakusketa antolatuko dute, Igartza jauregian. Antolatzaileek azaldu duten moduan, «artista gazteen lanak XII. mendeko jauregi batean, ba al da hori baino rural postmodernoagorik?».
Kontzertuak
Jazpana Fest jaialdiaren inguruan ekintza ugari izaten bada ere, kontzertuak dira jaialdi horren mamia. Aurten ere, «goruntz doazen talde gazteak eta banda mitikoak» uztartu nahi izan dituzte antolatzaileek. Ostiralean lau talde ariko dira, eta larunbatean, zortzi. Bietan ere, DJ bana jarriko dituzte, festa luzatu nahi dutenentzat.
Ostirala, azken urteetan izan den bezala, «gau gogor eta zikinagoa» izango da. Lisabö talde irundarra izango da kartel burua. Antolatzaileek azaldu dutenez, aspalditik ekarri nahi zuten taldeetako bat da. Momentu onean datoz, gainera, Animalia lotsatuen putzuan diskoa aurkeztu berria baitute. Bartzelonako No More Lies hardcore taldeak, Mutürbeltz talde rockeroak eta Erroma talde gazteak osatzen dute ostiraleko kartela. DJ Busbu ordiziarra arduratuko da gaua ixteaz.
Larunbateko izenen artean, bi dira azpimarratzeko modukoak. Estilo propioa duen Bigott artista espainiarra, eta AEBtik datorren Obits rock&roll taldea. Antolatzaileek talde horren jatorria azpimarratu dute, talde estatu batuar batek Jazpanan jotzen duen aurreneko aldia baita. Cuarto de Hora, Wilhem & the inocent animals, Belako, Aliment, Sumision City Blues eta Estereotypo taldeek osatzen dute kartela.