GBE-NER eguna ospatuko dute larunbatean Zerainen
GBE-NER Gizarte Berria Eraikitzen taldekoen eguna ospatuko dute larunbatean Zerainen AMPOk antolatuta. Hamar enpresak osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da hau eta egiten duten bigarren elkarretaratzea izango da aurtengoa, iaz Zornotzan bildu ostean. Elkarte honen helburuak sustapena, garapena, komunikazioa eta lankidetza printzipioak ezartzea da, solidaritatea, berdintasuna, justizia eta erakunde mota guztien parte-hartzearekin. Horrez gain, mundu justuagoa bilatzen du, aberastasuna hobeto banatzea, pertsona eta herrialde ahulenak eta pobreenak defendatzea, batez ere langile gisa dituzten eskubideei dagokienez, lan segurtasun eta osasun arloan, bereziki. Eta, azken batean, elkarteak bilatu nahi duen oreka lortzeko konpromisoa du, inguru soziala eta ingurumena, eta, betiere, gizakiaren garapen iraunkorra defendatuz. Helburu horiek lortzeko jarduera ugari egiten dituzte bai taldeko enpresa guztietan, eta baita hauez kanpo ere. EGITARAUA: -09:30. Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan hasiko den ibilaldian parte hartu nahi dutenak. -10:00-11:30. Zerain eta bere inguruak ezagutzeko ibilaldia, nahi duten guztientzat. -11:30-12:30. Jardunaldietara gerturatzen diren partehartzaile guztien elkartzea eta hamaiketakoa herriko plazan. -12:00-14:00. Joko eta jolasaen ginkana jardunaldira joandakoen partaidetzarekin. -14:00. Bazkaria herriko pilotalekuan. -16:30-18:00. Txantxariak taldeko kideekin joko eta jolasak jolasak egingo dituzte musikaz lagunduta. -18:00. Diskofesta. -20:00. Jardunaldien bukaera. Informazio gehiagorako bisitatu orrialde hau: http://www.gbe-ner.org/
GBE-NER Gizarte Berria Eraikitzen taldekoen eguna ospatuko dute larunbatean Zerainen AMPOk antolatuta. Hamar enpresak osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da hau eta egiten duten bigarren elkarretaratzea izango da aurtengoa, iaz Zornotzan bildu ostean.
Elkarte honen helburuak sustapena, garapena, komunikazioa eta lankidetza printzipioak ezartzea da, solidaritatea, berdintasuna, justizia eta erakunde mota guztien parte-hartzearekin. Horrez gain, mundu justuagoa bilatzen du, aberastasuna hobeto banatzea, pertsona eta herrialde ahulenak eta pobreenak defendatzea, batez ere langile gisa dituzten eskubideei dagokienez, lan segurtasun eta osasun arloan, bereziki. Eta, azken batean, elkarteak bilatu nahi duen oreka lortzeko konpromisoa du, inguru soziala eta ingurumena, eta, betiere, gizakiaren garapen iraunkorra defendatuz.
Helburu horiek lortzeko jarduera ugari egiten dituzte bai taldeko enpresa guztietan, eta baita hauez kanpo ere.
EGITARAUA:
-09:30. Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan hasiko den ibilaldian parte hartu nahi dutenak.
-10:00-11:30. Zerain eta bere inguruak ezagutzeko ibilaldia, nahi duten guztientzat.
-11:30-12:30. Jardunaldietara gerturatzen diren partehartzaile guztien elkartzea eta hamaiketakoa herriko plazan.
-12:00-14:00. Joko eta jolasaen ginkana jardunaldira joandakoen partaidetzarekin.
-14:00. Bazkaria herriko pilotalekuan.
-16:30-18:00. Txantxariak taldeko kideekin joko eta jolasak jolasak egingo dituzte musikaz lagunduta.
-18:00. Diskofesta.
-20:00. Jardunaldien bukaera.
Informazio gehiagorako bisitatu orrialde hau: http://www.gbe-ner.org/












