Urriaren 8tik 20ra ospatuko da Ordiziarock jaialdia

Urriaren 8tik 20ra bitartean ospatuko dute aurten Ordiziarock jaialdia. Urteroko kontzertuez gain, jaialdiak berrikuntzak aurketzuko ditu aurten. Batetik, Emakumea eta musikaren inguruko argazki erakusketa bat jarriko dute Barrenan ikusgai. Bestetik, ...

Urriaren 8tik 20ra bitartean ospatuko dute aurten Ordiziarock jaialdia. Urteroko kontzertuez gain, jaialdiak berrikuntzak aurketzuko ditu aurten. Batetik, Emakumea eta musikaren inguruko argazki erakusketa bat jarriko dute Barrenan ikusgai. Bestetik, Emarock dokumentala proiektatuko dute. Bestelakoan, Combo Jazz, Barikuan, Bolkete, Starblues, Orangutan Swimming edo Eraso! taldeak igoko dira Ordiziako oholtzara. Kontzertu gunean egiteaz gain, herriko puntu desberdinetan ere kontzertuak eskainiko dituzte, eta Jamaikaren musikaren historia erakutsiko digun kontzertu bat ere egingo dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa