Anboto mendira irteera antolatu du Arrastaka taldeak larunbaterako
Arrastaka Mendi Taldeak “Euskal Herriko mendirik ederrenetako batera” irteera egingo du larunbatean; Anboto mendira, hain zuzen ere. Anboto mendia Durangaldean dago, Urkiolako parke naturalean. Tontorreko paraje ederrez gain, ibiltariek &...
Arrastaka Mendi Taldeak “Euskal Herriko mendirik ederrenetako batera” irteera egingo du larunbatean; Anboto mendira, hain zuzen ere. Anboto mendia Durangaldean dago, Urkiolako parke naturalean. Tontorreko paraje ederrez gain, ibiltariek ‘Mariren kobazuloa’ ikusteko aukera izango dute.
Mendi taldekoek azaldu dutenez, kobazulorea iristeko bideak “badu bere zailtasuna”. Izan ere, “amildegira ematen duen 50 metroko pasabide estu eta inklinatua” igaro behar da. Behin kobazuloa ikusitakoan, handik gailurrera doan bidea jarraituko dute. Beherakoan, Zabalandi lepora jaitsi eta Ezkillarreko Begitik pasatuz, atzera Arrazolara jaitsiko dira.
Larunbatean izango da irteera, eta ez dago aurrez izenik eman beharrik. Nahikoa izango da 08:00etan, Senpere merkatalguneko aparkalekuan jarri duten hitzordura agertzearekin. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka taldearen webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira dei dezake.