Ataungo Udalak omenaldi herrikoia egin zion, joan zen larunbatean, Joxe Begiristain herriko bake epaileari. 1995etik aritu da kargu horretan lanean, eta utzi egingo du orain. Nekane Lizarraga ataundarra izendatu du udalak bake epailetarako, Bilduren babesarekin eta Herrigintzaren abstentzioarekin. Begiristaini esker ona adierazteko, bazkaria egin zuten. Plaka-oroigarri bat oparitu zioten. Goierriko Hitza-k, bihar ostirala, Joxe Begiristaini egindako elkarrizketa argitaratuko du.
Igandean, 18:00etan hasita, Gaztea irratiaren karting kopako finala jokatuko da. 308 partaidetik 30 sailkatu dira, bi asteburutan. Hiru finalaurreko jokatuko dira lehenik. 12 birako hiru lasterketa jokatuko dira. Ondoren, multzo bakoitzeko hiruna onene...
Mendi astea bukatzeko, igandean Zaldibiatik Baraibarrera (Nafarroa) irteera izango da, oinez. 07:30ean abiatuko dira, plazatik. Gero bazkaria izango da; langileek 20 euro, langabeek 15. Mendi asteko egitarauaren barruan, honako egitaraua geratzen da, aurretik: Osteguna, irailak 27: Tocando el vacío film dokumentalaren emanaldia. 21:30ean, Karreane kultur etxean. Ostirala, irailak 28: Igor Arrese zaldibiarrak udan egindako Zermatteko goi ibilbidearen bira. Ondoren, Gailurrerantz elkarteak urtean zehar egindako irteeren argazki emanaldia. 22:30ean, Zaldibiako Antzokian.
Gasteizen igandean ospatuko den EAJren Alderdi Egunerako autobusa antolatu dute Lazkaon. 08:40an irtengo da, Itzala paretik. Doan da. Izena eman behar da (648 21 74 27, 688 677 390). Goierriko karpan emango duten menua enkargatu ahalko da.
San Migel egunaren inguruan —larunbatean da, irailaren 29an— asteburu osoko festa egitarauak prestatu dituzte jaiak ospatuko dituzten hainbat herritan eta auzotan. Altzagan eta Gaintzan, esate baterako, urteko festa nagusiak dituzte. Baita Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere. Lazkaon nahiz Ormaiztegin, bestetik, herri jaiak dira. EGITARAUAK ALTZAGA Ostirala, irailak 28 17:30. Zurrumurru antzerki taldearen ikuskizuna. 19:00. Tortilla lehiaketa. 21:00. Fronteniseko finala. Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 11:00. Haur jolasak. 12:00. Meza. 14:00. Herri bazkaria, pilotalekuan. 16:00-18:00. Basajaun taldearekin erromeria. 19:00. Toka txapelketa. 23:00. Basajaun taldea. Igandea, irailak 30 10:00-13:00 eta16:00-18:00. Puzgarriak. 11:00. Meza. 18:00. Herri kirolak. 19:30. Sagardo dastaketa. GAINTZA Ostirala, irailak 28 12:00. Suziriak. 17:30. Buruhandiak eta haur jolasak. 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, frontoian. Mozorrotuen gaua. Gauean. Erromeria: Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso trikitilariak. Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 12:00. Meza. Ondoren. Irune eta Jokin trikitilariak. 12:30-14:30 eta 16:00-18:00. Puzgarriak eta haurren jokoak. 14:30. Herri bazkaria, Oteñen. 17:00. Toka txapelketa. Ondoren. Erromeria: Irma eta Jokin trikitilariak. Igandea, irailak 30 10:30. Meza. Ondoren. Hamaiketakoa jubilatuentzat, Kale Txikin. 12:00. 29. Txirrindulari igoera. Katain eta Euzkitza trikitilariak. 19:00. Mondejua eta ardoa. Ondoren. Erromeria: Katain eta Euzkitza. LAZKAO Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 11:30-13:00 eta 16:00-19:00. Puzgarriak, Lazkao Txiki Plazan. [...]
San Migelak ospatzeko dena prest dago Idiazabalgo Urtsuaran auzoan. Ostiral iluntzetik hasi eta igandera bitartean musika, jolas eta jan-edanik ez da faltako bertara inguratzen direnentzat. Hona hemen asteburuan zehar egingo diren ekintzen egitaraua: OSTIRALA: 19:30 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak. Ondoren: Afariak: mondejuak, gixadua eta ardi txuletak. 22:30 XIX. Mus Azkarra lehiaketa LARUNBATA: 12:00 Meza. Ondoren txistulariak, Jabier Zeberio eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariak. 14:00 Udaletxe bazkaria. 16:30 Patxin eta Potxinen ikuskizuna, jokoekin animaturik ume eta helduentzako txokolatadarekin. Ondoren bertsolarien bigarren saioa. Iluntzean afariak eta jarraian trikitixa. IGANDEA: 12:30 Aizkoran Aitor Urteaga eta Joxe Ugarteburu, Arkaitz Jauregi eta Xabier Dorronsoren aurka. Harria jasotzen Xabier Aranburu Guzta. 14:00 Herri bazkaria, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolari eta Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariek alaituta. 17:00 XXI. Toka lehiaketa
Beste herri askotan bezala, Ormaiztegin ere San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbat honetan. Hona hemen egitaraua: 10:00 Mendi bizikleta proba. 12:00 XXI. San Migel toka txapelketa herrikoia Muxika egurastokian. Ondoren XVII. harrikalari txapelketa herrikoia Berjaldegi zelaian. 16:00 XXII. San Migel mus txapelketa eliz atarian. 16:30 Haurrentzako jokoak udaletxe ondoko enparantzan. 17:45 VI. San Migel patata tortila txapelketa herriko enparantzan. 20:15 Ardo kupelaren irekiera Muxika egurastokian. 21:00 Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz Muxika egurastokian. Jarraian Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kale animazioa.
Asteburu honetan, San Migel denez, Urtsuarango festak ospatuko dituzte. Hona hemen egitaraua: OSTIRALA: 19:30 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak. Ondoren: Afariak: mondejuak, gixadua eta ardi txuletak. 22:30 XIX. Mus Azkarra lehiaketa LARUNBATA: 12:00 Meza. Ondoren txistulariak, Jabier Zeberio eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariak. 14:00 Udaletxe bazkaria. 16:30 Patxin eta Potxinen ikuskizuna, jokoekin animaturik ume eta helduentzako txokolatadarekin. Ondoren bertsolarien bigarren saioa. Iluntzean afariak eta jarraian trikitixa. IGANDEA: 12:30 Aizkoran Aitor Urteaga eta Joxe Ugarteburu, Arkaitz Jauregi eta Xabier Dorronsoren aurka. Harria jasotzen Xabier Aranburu Guzta. 14:00 Herri bazkaria, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolari eta Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariek alaituta. 17:00 XXI. Toka lehiaketa
Asteburu honetan kirol eta kantu festak izango dituzte zegaman. Ostirala: 20:00 Orkatz eta Orkatz Tixki abesbatzek ikasturte hasierako kontzertua San Martin parrokian. Larunbata: 10:00etatik hasita Aitxuri Herri Eskolako patioan ikasleentzako Kirol Festa. 13:30ean bazkaria Aizkorri Guraso Elkarteak antolaturik. Jarraian, XVIII. Kantu Festa Orkatz Abesbatza Kultur Elkartekoek antolaturik. 16:30ean jokoak eskolako jolastokian. 18:30ean buruhandiak eta txokolatada egingo dute. 20:00etan kantu-jira herriko tabernetan haur zein helduk, euskal kantak abestuz, trikitilarien laguntzarekin. Amaieran mokadutxoa egingo dute udaletxeko arkupeetan.
Beasaingo Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa antolatu du. Astearte honetan izango da, 20:00etan hasita. Lehiaketa horretan, sagardozaleek eta sagardogileek ere parte har dezakete. Bakoitzak seina sagardo botila eraman behar ditu, denak etxe berdinekoak, baina inolako etiketa edo ikurrik gabe. Parte hartzaile guztiek sagardoak probatu eta 5etik 10era bitartean puntuatuko dituzte. Hala, punturik gehien jasotzen duen sagardoa izango da irabazlea. Iaz, Juan Mari Iriziarrek (irudian) jantzi zuen txapela. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrena; epea, urriaren 1ean itxiko dute, iluntzeko 19:00etan. Horretarako San Inazio kaleko lokalera joan edo 943 88 09 28 telefono zenbakira deitu behar da.
Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde...
Badirudi perretxiko garaia bete-betean sartzear dela, izan ere, perretxiko kontuak hitzetik hortzera dabiltza kale eta tabernetan. Nazareo Maiza ordiziarrak kilo eta erdiko onddo bat bildu zuen herenegun, eta Buztuntzako auzoko Kikoenea tabernan utzi ...
Ataun Kirol Elkartearen pilota eskolak astelehenean ekingo dio lanurteari. 2004an edo aurretik jaiotako edonor aritu liteke. Izena Auzoetan eman behar da (943 18 03 84).
Gerriko kultur elkarteak bi filmeko emanaldia antolatu du, astelehenerako, 21:00etan Arerian (3 euro). Ordubeteko saioan, lehenik Gipuzkoaren jatorria eta ondoren Nafarroaren konkista 1512 lanak ikusi ahalko dira.
Hirutek enpresak Zelai Arizti aretoa ustiatuko du datozen lau urteetan; euskarri digitalean emango dituzte filmak
Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute igandean Legazpin, bosgarrenez. Brinkola auzotik irtenda Legazpi inguruko parajeetan barrena bi ibilbide egiteko aukera izango da. Ttipi-ttapa deitu diote motzari, 17 kilometro luze izango da eta Legazpiko, Aztiriko eta Zeraingo inguruneak zeharkatuko ditu. Luzeak Zanpa-zanpa du izena eta 30,5 kilometro izango ditu orotara. Aurretik aipatutako eremuez gainera, ibilbide hau Aizkorri magaleraino gerturatuko da. Ibilbideetan zehar, kontrolguneak eta anoa postuak izango dira. Ingurua ezagutzea helburua Mendi martxaren helburu nagusia, garai bateko bide zaharrak berreskuratu eta ezagutzera ematea da. Baita, bide batez erdi ahaztuta dauden leku izenak balioan jartzea ere. Horren adibide, aurten 30 toponimia izenekin kartelak jarriko dituzte ibilbideetan zehar. Horretaz gainera, parte hartzaileei inguru berriak ezagutzeko aukera eman eta ingurumenarekiko errespetuzko harremanak ere sustatu nahi dituzte. Aurrez izena emateko azken eguna bihar izango da. Legazpiko kiroldegian egin daiteke eta 10 euro kostako da, baita internet bidez ere. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 12 euro ordainduta. Ibilbide luzeari 8:00ak eta 8:30 bitartean emango zaio hasiera, eta motzari 9:00etan. Toponimia eta lekuekin zerikusia duen joko bat antolatu dute. Nahi duenak hasieran hartu ahal izango du horretarako galdetegia. Amaieran, berriz, Brinkolako Armuño elkartean bazkaltzeko aukera izango da borondatearen truke. Kamisetak ere, behin ibilbideak amaituta banatuko [...]
San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbat honetan Ormaiztegin. Goizetik hasiko da festa Mendi bizikleta probarekin eta gaueko ordu txikiak arte luzatzeko aukera izango da Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Larunbateko jaiarekin lotuta, ostiral arratsaldeko 19:00etan Sasi-pilotari txapelketa jokatuko da Zubipe kiroldegian. XVIII. mendi bizikleta ibilaldian izen ematea goizeko 9:30etatik aurrera udaletxe azpian egin beharko da. Federatuak 5 euro eta federatugabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera 10:00etan izango da Maixune etxearen aurretik eta ibilbidea 23 kilometrokoa izango da, gaztetxoentzat beste bat motzagoa aukeran egongo delarik. Ormaiztegi, Idiazabal, Mutiloa eta Gabiriko mendietan zehar izango da ibilaldia. Lierniko gainean edariak banatuko zaizkie txirrindulari partehartzailei. Amaiera udaletxe aurrean izango da, eta bertan, gosaria eta kirol materialen zozketa egingo da pratehartzaile guztientzat. Hona hemen larunbateko egitarau osoa: 10:00 Mendi bizikleta proba. 12:00 XXI. San Migel toka txapelketa herrikoia Muxika egurastokian. Ondoren XVII. harrikalari txapelketa herrikoia Berjaldegi zelaian. 16:00 XXII. San Migel mus txapelketa eliz atarian. 16:30 Haurrentzako jokoak udaletxe ondoko enparantzan. 17:45 VI. San Migel patata tortila txapelketa herriko enparantzan. 20:15 Ardo kupelaren irekiera Muxika egurastokian. 21:00 Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz Muxika egurastokian. Jarraian Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kale animazioa.
Duela urte eta erdiko zailtasunak pasata, eta iazko edizioak izan zuen harrera ona eta gero, Beasaingo koadrillak hasi dira 37. areto futbol txapelketa prestatzen. Iaz Nelson Pig taldekoek hartu zuten lehiaketa antolatzearen ardura, eta aurten, Los Chi...
Arrastaka Mendi Taldeak “Euskal Herriko mendirik ederrenetako batera” irteera egingo du larunbatean; Anboto mendira, hain zuzen ere. Anboto mendia Durangaldean dago, Urkiolako parke naturalean. Tontorreko paraje ederrez gain, ibiltariek &...