Ataungo bake epailea omendu dute, karguan 17 urte igarota uztera doalako
Ataungo Udalak omenaldi herrikoia egin zion, joan zen larunbatean, Joxe Begiristain herriko bake epaileari. 1995etik aritu da kargu horretan lanean, eta utzi egingo du orain. Nekane Lizarraga ataundarra izendatu du udalak bake epailetarako, Bilduren babesarekin eta Herrigintzaren abstentzioarekin. Begiristaini esker ona adierazteko, bazkaria egin zuten. Plaka-oroigarri bat oparitu zioten. Goierriko Hitza-k, bihar ostirala, Joxe Begiristaini egindako elkarrizketa argitaratuko du.
Ataungo Udalak omenaldi herrikoia egin zion, joan zen larunbatean, Joxe Begiristain herriko bake epaileari. 1995etik aritu da kargu horretan lanean, eta utzi egingo du orain. Nekane Lizarraga ataundarra izendatu du udalak bake epailetarako, Bilduren babesarekin eta Herrigintzaren abstentzioarekin.
Begiristaini esker ona adierazteko, bazkaria egin zuten. Plaka-oroigarri bat oparitu zioten.
Goierriko Hitza-k, bihar ostirala, Joxe Begiristaini egindako elkarrizketa argitaratuko du.