Beasaingo 37. areto futbol txapelketak lemazain berriarekin hasiko du bidea
Duela urte eta erdiko zailtasunak pasata, eta iazko edizioak izan zuen harrera ona eta gero, Beasaingo koadrillak hasi dira 37. areto futbol txapelketa prestatzen. Iaz Nelson Pig taldekoek hartu zuten lehiaketa antolatzearen ardura, eta aurten, Los Chi...
Duela urte eta erdiko zailtasunak pasata, eta iazko edizioak izan zuen harrera ona eta gero, Beasaingo koadrillak hasi dira 37. areto futbol txapelketa prestatzen. Iaz Nelson Pig taldekoek hartu zuten lehiaketa antolatzearen ardura, eta aurten, Los Chicos del Maiz taldekoei pasa diete lekukoa.
Aurten, iazko talde kopurua gainditu nahi dute, eta parte hartu nahi duten guztiei, deia egin diete datorren asteazkenean, urriak 3, egingo duten bilerara ager daitezen. La Salle ikastetxean elkartuko dira, 19:45ean. Talde bakoitzeko jarri beharreko diru kopurua, 300 eurokoa izango da. Informazio gehiago nahi duenak, beasainaretofutbola@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 619 150 665 telefono zenbakira (Imanol) dei dezake.