Pikunkek kontzertua eskainiko du bihar Ordizian
Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde...
Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde honek bere disko berria aurkeztuko digu: Beste egun beltz bat.
Bestalde, datorren ostiralean, urriaren 5ean, Ordizia Kantuz zikloari amaiera emateko Kantu Afaria egingo dute. Izena emateko aukera urriaren 2an itxiko dute Hitzaro Kultur Elkartean: hitzaro@gmail.com emailera idatzita edo 943162366 telefonora deituta.