San Migel festak ospatuko dituzte Altzagan, Gaintzan, Lazkaon, Ormaiztegin eta Urtsuaranen
San Migel egunaren inguruan —larunbatean da, irailaren 29an— asteburu osoko festa egitarauak prestatu dituzte jaiak ospatuko dituzten hainbat herritan eta auzotan. Altzagan eta Gaintzan, esate baterako, urteko festa nagusiak dituzte. Baita Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere. Lazkaon nahiz Ormaiztegin, bestetik, herri jaiak dira. EGITARAUAK ALTZAGA Ostirala, irailak 28 17:30. Zurrumurru antzerki taldearen ikuskizuna. 19:00. Tortilla lehiaketa. 21:00. Fronteniseko finala. Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 11:00. Haur jolasak. 12:00. Meza. 14:00. Herri bazkaria, pilotalekuan. 16:00-18:00. Basajaun taldearekin erromeria. 19:00. Toka txapelketa. 23:00. Basajaun taldea. Igandea, irailak 30 10:00-13:00 eta16:00-18:00. Puzgarriak. 11:00. Meza. 18:00. Herri kirolak. 19:30. Sagardo dastaketa. GAINTZA Ostirala, irailak 28 12:00. Suziriak. 17:30. Buruhandiak eta haur jolasak. 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, frontoian. Mozorrotuen gaua. Gauean. Erromeria: Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso trikitilariak. Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 12:00. Meza. Ondoren. Irune eta Jokin trikitilariak. 12:30-14:30 eta 16:00-18:00. Puzgarriak eta haurren jokoak. 14:30. Herri bazkaria, Oteñen. 17:00. Toka txapelketa. Ondoren. Erromeria: Irma eta Jokin trikitilariak. Igandea, irailak 30 10:30. Meza. Ondoren. Hamaiketakoa jubilatuentzat, Kale Txikin. 12:00. 29. Txirrindulari igoera. Katain eta Euzkitza trikitilariak. 19:00. Mondejua eta ardoa. Ondoren. Erromeria: Katain eta Euzkitza. LAZKAO Larunbata, irailak 29, San Migel eguna 11:30-13:00 eta 16:00-19:00. Puzgarriak, Lazkao Txiki Plazan. [...]
San Migel egunaren inguruan —larunbatean da, irailaren 29an— asteburu osoko festa egitarauak prestatu dituzte jaiak ospatuko dituzten hainbat herritan eta auzotan. Altzagan eta Gaintzan, esate baterako, urteko festa nagusiak dituzte. Baita Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere. Lazkaon nahiz Ormaiztegin, bestetik, herri jaiak dira.
EGITARAUAK
ALTZAGA
Ostirala, irailak 28
- 17:30. Zurrumurru antzerki taldearen ikuskizuna.
- 19:00. Tortilla lehiaketa.
- 21:00. Fronteniseko finala.
Larunbata, irailak 29, San Migel eguna
- 11:00. Haur jolasak.
- 12:00. Meza.
- 14:00. Herri bazkaria, pilotalekuan.
- 16:00-18:00. Basajaun taldearekin erromeria.
- 19:00. Toka txapelketa.
- 23:00. Basajaun taldea.
Igandea, irailak 30
- 10:00-13:00 eta16:00-18:00. Puzgarriak.
- 11:00. Meza.
- 18:00. Herri kirolak.
- 19:30. Sagardo dastaketa.
GAINTZA
Ostirala, irailak 28
- 12:00. Suziriak.
- 17:30. Buruhandiak eta haur jolasak.
- 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, frontoian. Mozorrotuen gaua.
- Gauean. Erromeria: Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso trikitilariak.
Larunbata, irailak 29, San Migel eguna
- 12:00. Meza.
- Ondoren. Irune eta Jokin trikitilariak.
- 12:30-14:30 eta 16:00-18:00. Puzgarriak eta haurren jokoak.
- 14:30. Herri bazkaria, Oteñen.
- 17:00. Toka txapelketa.
- Ondoren. Erromeria: Irma eta Jokin trikitilariak.
Igandea, irailak 30
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Hamaiketakoa jubilatuentzat, Kale Txikin.
- 12:00. 29. Txirrindulari igoera. Katain eta Euzkitza trikitilariak.
- 19:00. Mondejua eta ardoa.
- Ondoren. Erromeria: Katain eta Euzkitza.
LAZKAO
Larunbata, irailak 29, San Migel eguna
- 11:30-13:00 eta 16:00-19:00. Puzgarriak, Lazkao Txiki Plazan.
- Goizean. Baserri eguna.
- 12:00. Meza, jubilatuen alde.
- 12:00. Eskola-umeen arteko pilota txapelketa, plazan.
- 19:00. Buruhandiak, Antzar Gazteak txistulariak.
- 20:00. Drindots taldea.
- 21:00. Herri afaria, plazan.
- 23:00. Drindots taldea.
ORMAIZTEGI
Ostirala, irailak 28
- 19:00. IV. Sasipilotari txapelketan binakako finala, Zubipen.
Larunbata, irailak 29, San Migel eguna
- 10:00. Mendi bizikleta proba.
- 12:00. 21. San Migel toka txapelketa, Muxika plazan.
- Ondoren. 17. Harrikalari txapelketa, Berjaldegi zelaian.
- 16:00. 22. Mus txapelketa.
- 16:30. Haur jolasak eta txokolate-jana, plazan.
- 17:45. VI. Patata tortilla lehiaketa, plazan.
- 20:15. Kupela ardoa irektizea.
- 21:00. Herri afaria, Muxikan.
- Gauean. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldea.
URTSUARAN
Ostirala, irailak 28
- 19:30. Suziriak eta kanpaiak.
- Ondoren. Afaria.
- 20:30. XIX. Mus lehiaketa.
Larunbata, irailak 29, San Migel eguna
- 12:00. Meza.
- Ondoren. Txistulariak, Zeberio eta Peñagarikano bertsolariak, Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariak.
- 14:00. Udalkideen bazkaria.
- 16:30. Patxin eta Potxin pailazoak, haur jolasak, txokolatea.
- Ondoren. Bertsolariak.
- Iluntzean. Afaria. Trikitilariak.
Igandea, irailak 30
- 12:30. Herri kirol erakustaldia.
- 14:00. Herri bazkaria. Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Trikitilariak.
- 17:00. 21. Toka lehiaketa.
San Migel jaien jatorria
Kristautasunaren aurreko garaien oihartzuna dira San Migel festak. Udazken hasierako ospakizun paganoen bilakaeran, asteburuan ospatuko dituzte Goierriko bost tokitan jaiak. Gaintzan eta Altzagan herriko festa nagusiak dira, baita Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere. Horiez gain, Lazkaon eta Ormaiztegin ere asteburu ederra izango da.
«Mendia zen sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez, hala ere, edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo leizeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugaar edo suge harra. Herensugea, alegia», idatzi zuen Jose Mari Satrustegi (Arruazu, 1930 – Iruñea, 2003) etnografoak.
Ez da, horrenbestez, kasualitatea Elizak San Mikel, euskaldunen Garikoitz gudaria, su garrekin lotu izana. «Udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara».
Sugarraren izaera bikoitza
Herensugea, berez, «biziaren aita» da euskal sinesmen zaharrean. «Baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia», Satrustegiren esanetan.
Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen. «Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira», gogorarazi zuen etnografo nafarrak, frogagiri gisa.
«Europan zehar, emankortasunaren ildoko mendi santu horiek, done Mikelen izenean bataiatu zituen Elizak, hala nola Farfa Frantzian, Gargano Italian, edota Aralarkoa Nafarroan. Horregatik sartu zituen liturgian Mikel goiaingeruaren bi festa: udaberrikoa maiatzaren 8an eta udazkenekoa irailaren 29an, aurrekoen festaburu zaharretan».
Udazkeneko festaburu paganoa, beraz, biziberrituko da Altzagan, Gaintzan, Ormaiztegin, Urtsuaranen eta Lazkaon. Beste behin, urtaroen mugarekin bat ospatzen diren jaieretako bat dira samielak.