Ttipi-ttapa eta zanpa-zanpa Aizkorrin barrena
Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute igandean Legazpin, bosgarrenez. Brinkola auzotik irtenda Legazpi inguruko parajeetan barrena bi ibilbide egiteko aukera izango da. Ttipi-ttapa deitu diote motzari, 17 kilometro luze izango da eta Legazpiko, Aztiriko eta Zeraingo inguruneak zeharkatuko ditu. Luzeak Zanpa-zanpa du izena eta 30,5 kilometro izango ditu orotara. Aurretik aipatutako eremuez gainera, ibilbide hau Aizkorri magaleraino gerturatuko da. Ibilbideetan zehar, kontrolguneak eta anoa postuak izango dira. Ingurua ezagutzea helburua Mendi martxaren helburu nagusia, garai bateko bide zaharrak berreskuratu eta ezagutzera ematea da. Baita, bide batez erdi ahaztuta dauden leku izenak balioan jartzea ere. Horren adibide, aurten 30 toponimia izenekin kartelak jarriko dituzte ibilbideetan zehar. Horretaz gainera, parte hartzaileei inguru berriak ezagutzeko aukera eman eta ingurumenarekiko errespetuzko harremanak ere sustatu nahi dituzte. Aurrez izena emateko azken eguna bihar izango da. Legazpiko kiroldegian egin daiteke eta 10 euro kostako da, baita internet bidez ere. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 12 euro ordainduta. Ibilbide luzeari 8:00ak eta 8:30 bitartean emango zaio hasiera, eta motzari 9:00etan. Toponimia eta lekuekin zerikusia duen joko bat antolatu dute. Nahi duenak hasieran hartu ahal izango du horretarako galdetegia. Amaieran, berriz, Brinkolako Armuño elkartean bazkaltzeko aukera izango da borondatearen truke. Kamisetak ere, behin ibilbideak amaituta banatuko [...]
Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute igandean Legazpin, bosgarrenez. Brinkola auzotik irtenda Legazpi inguruko parajeetan barrena bi ibilbide egiteko aukera izango da. Ttipi-ttapa deitu diote motzari, 17 kilometro luze izango da eta Legazpiko, Aztiriko eta Zeraingo inguruneak zeharkatuko ditu.
Luzeak Zanpa-zanpa du izena eta 30,5 kilometro izango ditu orotara. Aurretik aipatutako eremuez gainera, ibilbide hau Aizkorri magaleraino gerturatuko da. Ibilbideetan zehar, kontrolguneak eta anoa postuak izango dira.
Ingurua ezagutzea helburua
Mendi martxaren helburu nagusia, garai bateko bide zaharrak berreskuratu eta ezagutzera ematea da. Baita, bide batez erdi ahaztuta dauden leku izenak balioan jartzea ere. Horren adibide, aurten 30 toponimia izenekin kartelak jarriko dituzte ibilbideetan zehar. Horretaz gainera, parte hartzaileei inguru berriak ezagutzeko aukera eman eta ingurumenarekiko errespetuzko harremanak ere sustatu nahi dituzte.
Aurrez izena emateko azken eguna bihar izango da. Legazpiko kiroldegian egin daiteke eta 10 euro kostako da, baita internet bidez ere. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 12 euro ordainduta. Ibilbide luzeari 8:00ak eta 8:30 bitartean emango zaio hasiera, eta motzari 9:00etan.
Toponimia eta lekuekin zerikusia duen joko bat antolatu dute. Nahi duenak hasieran hartu ahal izango du horretarako galdetegia. Amaieran, berriz, Brinkolako Armuño elkartean bazkaltzeko aukera izango da borondatearen truke. Kamisetak ere, behin ibilbideak amaituta banatuko dira.