Datorren urtean ere egingo dituzte Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak
Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak antolatzen dituen batzordeak jakinarazi duenez, datorren urtean ere egingo dute ultratrail proba ezaguna. Data ere aurreratu dute dagoeneko; uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da. Orain arte hiru urtez jarraian egi...
Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak antolatzen dituen batzordeak jakinarazi duenez, datorren urtean ere egingo dute ultratrail proba ezaguna. Data ere aurreratu dute dagoeneko; uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da.
Orain arte hiru urtez jarraian egin dituzte bi lasterketak, eta “aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, datorren urtean ere korrikalarien gozamenerako gure bi probak” antolatzeko asmoa azaldu dute.
Ehunmiliak 167 kilometroko mendi lasterketa da, besteak beste, Aralarren, Aizkorrin eta Gipuzkoako zenbait menditan barrena egiten dena. Haren anai txikiak berriz, Goierriko 2 Handiak probak, 88 kilometroko ibilbidea du. Horiek antolatzeko, aurreko edizioetan 2.000 boluntario inguruk parte hartu dute.













