Idiazabalen bihartik larunbatera Gaztaren Mamia egingo dute Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak ospatzeko
Bihartik hasi eta larunbatera bitartean ekintza ugari egongo da egunero Idiazabalen. Idiazabal Jatorri Izendapenak 25 urte bete ditu aurten, eta festa handia eginez ospatuko dute. Hiru zatitan banatu dute egitaraua, hiru egunetan gauza mota jakinak eginez. Bihar, osteguna, hitzaldi sorta handi batekin hasiko dute. Goizeko 09:00etan hasi eta 17:30ean egingo dute azken hitzaldia. Tartean kafe bat hartzeko atsedenaldia izango ute eta bazkaria ere egingo dute.Hona hemen egitaraua: 09:00-10:30: 25 URTE MENDETAKO TRADIZIOA EGIAZTATZEN Jose Maria Ustarroz: 25 urte hauen esanahia Jose Mari Hualde: Jatorri Izendapenaren jatorria Amelia Jauregi: Ekoizleentzako erronka nagusiak Fermin Jauregi: Ikuskapenen eta kontrolen garapena eta bilakaera 10:30-11:30: 25 URTE ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN Patxi Perez Elortondo, UPV-EHU: Ikerketa eta kalitatearen hobekuntza. Saioa Elizalde, ARTZAI GAZTA: Elikagaien segurtasuna Roberto Ruiz, NEIKER: Mugarriak esne ekoizpenaren ikerketan. 11:30-12:00: ATSEDENALDIA KAFERAKO 12:00-13:30: 25 URTE IZEN BAT BULTZATZEN Jesus Mari Ormaetxea, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIA: Kofradiaren lana Josu Butron, ITESA, SUSTRAIA: Sektorearen nortasuna eta lanaren zabalkundea. Javier Diaz, ALHAMBRA JATETXEA: Sukaldaritza-Idiazabal Gazta arteko sinbiosia Alazne Uribarri, HAZI: Egiaztatutako produktuen sustapena. Cristina Lecumberri, INTIA: Egiaztatutako produktuen sustapena. 13:30 BAZKARIA 15:30-16:30: IDIAZABAL GAZTA MERKATUETAN Jose Luis Martin: Idiazabal gazta denda espezializatuetan Igor Acero, EROSKI TALDEA: Idiazabal gazta banaketa handian Tokiko merkataritzaren arduraduna: Salmenta zuzena [...]
Bihartik hasi eta larunbatera bitartean ekintza ugari egongo da egunero Idiazabalen. Idiazabal Jatorri Izendapenak 25 urte bete ditu aurten, eta festa handia eginez ospatuko dute. Hiru zatitan banatu dute egitaraua, hiru egunetan gauza mota jakinak eginez.
Bihar, osteguna, hitzaldi sorta handi batekin hasiko dute. Goizeko 09:00etan hasi eta 17:30ean egingo dute azken hitzaldia. Tartean kafe bat hartzeko atsedenaldia izango ute eta bazkaria ere egingo dute.Hona hemen egitaraua:
09:00-10:30: 25 URTE MENDETAKO TRADIZIOA EGIAZTATZEN
Jose Maria Ustarroz: 25 urte hauen esanahia
Jose Mari Hualde: Jatorri Izendapenaren jatorria
Amelia Jauregi: Ekoizleentzako erronka nagusiak
Fermin Jauregi: Ikuskapenen eta kontrolen garapena eta bilakaera
10:30-11:30: 25 URTE ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN
Patxi Perez Elortondo, UPV-EHU: Ikerketa eta kalitatearen hobekuntza.
Saioa Elizalde, ARTZAI GAZTA: Elikagaien segurtasuna
Roberto Ruiz, NEIKER: Mugarriak esne ekoizpenaren ikerketan.
11:30-12:00: ATSEDENALDIA KAFERAKO
12:00-13:30: 25 URTE IZEN BAT BULTZATZEN
Jesus Mari Ormaetxea, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIA: Kofradiaren lana
Josu Butron, ITESA, SUSTRAIA: Sektorearen nortasuna eta lanaren zabalkundea.
Javier Diaz, ALHAMBRA JATETXEA: Sukaldaritza-Idiazabal Gazta arteko sinbiosia
Alazne Uribarri, HAZI: Egiaztatutako produktuen sustapena.
Cristina Lecumberri, INTIA: Egiaztatutako produktuen sustapena.
13:30 BAZKARIA
15:30-16:30: IDIAZABAL GAZTA MERKATUETAN
Jose Luis Martin: Idiazabal gazta denda espezializatuetan
Igor Acero, EROSKI TALDEA: Idiazabal gazta banaketa handian
Tokiko merkataritzaren arduraduna: Salmenta zuzena tokiko azoka eta merkatuetan.
16:30-17:30: TALDE LANEAN
Mariano Imaz: Latxa esnea
Gorramendiko ordezkaria:
Luisa Villegas: Basque Cheses Sales
Pablo Basterra: Artzai-Gazta
Ostiralean XXIX. Euskal Herriko Artzai Gazta lehiaketa egingo dute goiz partean.
09:00etatik aurrera, artzai gazta saltzeko 24 postu egongo direla aurreikusten da. Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroako Komunitatetik etorritako ekoizleak izango dira.
Eskaintza erakargarriago egiteko, bisitariei hurbileko beste ekoizle batzuen produktuak ere eskainiko zaizkie.
• Txakoli edota Sagardo upategiak. (Euskolabel)
- Arabar Errioxako Upategiak (Abra)
- Baserriko ogi egileak
• Eskuz eginiko beste produktu batzuen egileak, interesgarri izan daitezkeenak (eztia, hestekiak, Idiazabalgo bertako taloak)
10:30-11:30: Artzai Gazta Lehiaketaren finalean parte hartuko duten gaztak aurkeztuko dira. Final honetan lurraldeka egindako lehiaketetan, hau da, Araban (Agurain), Bizkaian (Axpe), Gipuzkoan (Legazpi) eta Nafarroan (Uharte Arakil) egindako lehiaketetan sailkatutako lehen hamar gaztagileek parte hartuko dute.
11:30. Lehiaketari hasiera emango zaio, eta 13:00ak arte iraungo du gutxi gorabehera. Gazta dastaketa horretarako prestatuko den toki batean egingo da, eszenatokiaren gainean eta leku estalian.
13:30. Sari banaketa agintarien eskutik.
Larunbatean berriz, jatorri izendapena duten hamabost gazten topaketa eta dastaketa egin ahal izango dute bertaratuek bost euro balioko duen txartelarekin. Horrez gain, herriko ganaduaren erakusketa egingo da 10:00etatik 19:00etara. Ipar Euskal Herriko DO Ossau-Iratyrekin senidetzea egingo da, bertako artzainekin bat eginez, Muskildiko hauzapezak, dantzariak, herri bazkaria, eta bazkal ostean Erramun Martikorenaren kantaldia egingo dira. Kontzertura joateko ez da beharrezkoa izango bazkaltzera joatea.













