Legorretako film labur lehiaketara 192 lan aurkeztu dituzte
Sinistu ezinik daude Legorretan, Aitzol Aramaioren omenezko lehen film laburren lehiaketak hartu duen tamainarekin. «Baikorrenak» ere espero ez zuen lan sorta ugaria eta kalitatezkoa jaso dute. 192 film guztira, mundu osotik bidaliak. Zinemagile ondarrutarra oroitzeko aurten eman diote lehiaketari haren izena, Legorretan lehenago egiten zen deialdian epaimahikide eta laguntzaile izan zelako Aramaio. «Aurreikuspen guztiak txiki geratu zaizkigu. Gezurra badirudi ere, ia berrehun lan izan dira aztergai», azaldu dute antolatzaileek, harrituta bezain pozik. Euskal Herriko pelikula motz asko jasotzeaz gain —tartean Goierriko egileenak—, Argentina, Haiti, Kolonbia, Irlanda eta Saharatik bidalitakoak ere iritsi dira Legorretara. Guztien artetik bederatzi bereizi dituzte, finalera pasatzeko. Jose Mari Goenaga ordiziarraren Lagun mina lana dago finalisten artean. Beste zortziak Abril (Victor Palacios zuzendariarena), Foto (Ismael Ferrer), Growing Leo (Ruben Mateo Romero), L’equip petit (Roger Gomez eta Dani Resines), La cruz (Alberto Evangelio), Lone-illnes (Virginia Llera), Luminaris (Juan Pablo Zaramella) eta Oxitocina (Jose Luis Santos) dira. Epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako lanen «maila altua» nabarmendu dute, «bai teknikoki, bai artistikoki». Nazioarteko lehiaketetan sariak jasotakoak dira zenbaitzuk, Espainiako Goya izendapena, kasu. Sari ematea urriaren 20an Finalean diren bederatzi lanekin emanaldi bat egingo dute, urriaren 20an, Legorretako Herri Zineman. Sariak ere orduan emango dituzte. Aurrez, ordea, larunbat honetan, Ondarroako Marabilli sormen jaialdian [...]
Sinistu ezinik daude Legorretan, Aitzol Aramaioren omenezko lehen film laburren lehiaketak hartu duen tamainarekin. «Baikorrenak» ere espero ez zuen lan sorta ugaria eta kalitatezkoa jaso dute. 192 film guztira, mundu osotik bidaliak. Zinemagile ondarrutarra oroitzeko aurten eman diote lehiaketari haren izena, Legorretan lehenago egiten zen deialdian epaimahikide eta laguntzaile izan zelako Aramaio.
«Aurreikuspen guztiak txiki geratu zaizkigu. Gezurra badirudi ere, ia berrehun lan izan dira aztergai», azaldu dute antolatzaileek, harrituta bezain pozik.
Euskal Herriko pelikula motz asko jasotzeaz gain —tartean Goierriko egileenak—, Argentina, Haiti, Kolonbia, Irlanda eta Saharatik bidalitakoak ere iritsi dira Legorretara.
Guztien artetik bederatzi bereizi dituzte, finalera pasatzeko. Jose Mari Goenaga ordiziarraren Lagun mina lana dago finalisten artean. Beste zortziak Abril (Victor Palacios zuzendariarena), Foto (Ismael Ferrer), Growing Leo (Ruben Mateo Romero), L’equip petit (Roger Gomez eta Dani Resines), La cruz (Alberto Evangelio), Lone-illnes (Virginia Llera), Luminaris (Juan Pablo Zaramella) eta Oxitocina (Jose Luis Santos) dira.
Epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako lanen «maila altua» nabarmendu dute, «bai teknikoki, bai artistikoki». Nazioarteko lehiaketetan sariak jasotakoak dira zenbaitzuk, Espainiako Goya izendapena, kasu.
Sari ematea urriaren 20an
Finalean diren bederatzi lanekin emanaldi bat egingo dute, urriaren 20an, Legorretako Herri Zineman. Sariak ere orduan emango dituzte.
Aurrez, ordea, larunbat honetan, Ondarroako Marabilli sormen jaialdian emango dituzte lan horiek guztiak.













