Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketa aurkeztuko dute gaur
Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan. Neurketak Soziolinguistika Klusterrak egin ditu 2011 urteko urrian, Udalak eskatuta eta gaurko aurkezpenean luze eta zabal azalduko dituzte ikerketaren emaitza orokorrak eta euskararen erabilerak Ordizian izan duen bilakaera. Ikerketatik ateratako ondorio nagusiak ere azalduko dituzte, eta bertaratzen direnek aukera izango dute emandako azalpenen eta emaitzen inguruan galderak egiteko. Soziolinguistika Klusterrak iazko udazkenean egin zuen kale-neurketan, esaterako, Ordiziako kaleetan izandako 1.592 elkarrizketa eta 4.754 herritarren arteko hizkuntza-jarduna neurtu zituen.
Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte
Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan. Neurketak Soziolinguistika Klusterrak egin ditu 2011 urteko urrian, Udalak eskatuta eta gaurko aurkezpenean luze eta zabal azalduko dituzte ikerketaren emaitza orokorrak eta euskararen erabilerak Ordizian izan duen bilakaera.Ikerketatik ateratako ondorio nagusiak ere azalduko dituzte, eta bertaratzen direnek aukera izango dute emandako azalpenen eta emaitzen inguruan galderak egiteko. Soziolinguistika Klusterrak iazko udazkenean egin zuen kale-neurketan, esaterako, Ordiziako kaleetan izandako 1.592 elkarrizketa eta 4.754 herritarren arteko hizkuntza-jarduna neurtu zituen.














