PSE-EEko ordezkariak azokan izan dira, larrosak banatzen
Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbid...
Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbidearen amaieran egon dira hautagaiak, eta tartean zen Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko zinegotzia. Herritarren kexak, iradokizunak, zalantzak eta animoak jaso dituzte hautagaiek.













