Sagardo Astea gaur hasi dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian
Urriaren 10etik 19ra bitartean Sagardo Astea ospatuko dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Hamaikagarren urtea da egingo dutena. Asteari hasiera emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren XI. Sagardo Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Asteburuan, bestetik, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa egingo dituzte. Sagardoari eta gaztari buruzko jardunaldia ere antolatu dute gaurko Donostiako San Telmo museoko jatetxean. Zanpaketak: Egunero egingo dituzte, goizez. Asteburuan eta urriaren 12an 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte. Antzezpenak: Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko bost bizilagunek XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute. Garaiko arropak soinean, bisitariei baserria erakutsiko diete eta euren zereginen inguruan azalpenak eskainiko dituzte. Kirikoketa erritmora: Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmora zapalduko ditu, ostiralean, larunbatean eta igandean (urriak 12, 13 eta 14). Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egten den txalapartaren aldaera da. Sagar erakusketa: Ezkio-Itsason bildutako sagar motak ikusgai izango dira sagar astearen baitan. Interpretazio zentroan kokatu dute erakusketa. Sagardoa eta gaztari buruzko jardunaldia: Urriak 10, 18:30ean San Telmo museoko jatetxean. (Aurrez izena eman beharra dago) • Sagardoaren istorioak solasaldia Jakoba Errekondo. Zerain Paisaia kulturala. Kudeatzailea. • Sagar, mustio eta sagardo dastaketa komentatua Guillermo Castaños enologoa. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea. • Idiazabal gaztarekin egindako 3 errezeten dastaketa komentatua - Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin - Gazta [...]
Urriaren 10etik 19ra bitartean Sagardo Astea ospatuko dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Hamaikagarren urtea da egingo dutena. Asteari hasiera emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren XI. Sagardo Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Asteburuan, bestetik, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa egingo dituzte. Sagardoari eta gaztari buruzko jardunaldia ere antolatu dute gaurko Donostiako San Telmo museoko jatetxean.
Zanpaketak:
Egunero egingo dituzte, goizez. Asteburuan eta urriaren 12an 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte.
Antzezpenak:
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko bost bizilagunek XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute. Garaiko arropak soinean, bisitariei baserria erakutsiko diete eta euren zereginen inguruan azalpenak eskainiko dituzte.
Kirikoketa erritmora:
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmora zapalduko ditu, ostiralean, larunbatean eta igandean (urriak 12, 13 eta 14). Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egten den txalapartaren aldaera da.
Sagar erakusketa:
Ezkio-Itsason bildutako sagar motak ikusgai izango dira sagar astearen baitan. Interpretazio zentroan kokatu dute erakusketa.
Sagardoa eta gaztari buruzko jardunaldia:
Urriak 10, 18:30ean San Telmo museoko jatetxean. (Aurrez izena eman beharra dago)
• Sagardoaren istorioak solasaldia
Jakoba Errekondo. Zerain Paisaia kulturala. Kudeatzailea.
• Sagar, mustio eta sagardo dastaketa komentatua
Guillermo Castaños enologoa. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.
• Idiazabal gaztarekin egindako 3 errezeten dastaketa komentatua
– Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin
– Gazta eta karabiniero rosotoa
– Irasagar zopa idiazabal gaztarekin
Goierriko Sagardo eta Idiazabal Gaztaren dastatze komentatua
Goierriko Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegien aurkezpena. Sagardo dastaketa komentatua. Ondoren Iñaki Etaiok zuzenduko du gazta dastatze komentatua. Urriak 18, 19:00etan Igartubeitin. (Aurrez izena eman behar da)
V. Sagardo Astea argazki lehiaketa
-Sagardo astea kameratik.
Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
-Errezetak igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera bidali behar dira. Bi lagunentzako afaria lortuko du irabazleak.
Informazio gehiago: igartubeitibaserria.net/













