Udazkeneko porra jarriko du martxan Ilintik
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak datorren astelehenetik aurrera jarriko du martxan udazkeneko porra. Zozketa bidez aukeratu diren Cristina eta Laubideko Sologaistoa Kirolak dendetan hurrez betetako edukiontzi bana jarri dute. Bezeroek txartelak l...
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak datorren astelehenetik aurrera jarriko du martxan udazkeneko porra. Zozketa bidez aukeratu diren Cristina eta Laubideko Sologaistoa Kirolak dendetan hurrez betetako edukiontzi bana jarri dute. Bezeroek txartelak lortuko dituzte elkarteko edozein dendetan erosketak egiteagatik. Txartel horietan bi edukiontzien artean zenbat hur dagoen asmatzea izango da jokoaren helburua.
Urriaren 31 bitartean luzatuko da lehiaketa eta dagoen hur kopurura gehien gerturatzen denak 1000 euroko erosketa balea irabaziko du. Irabazle bat baino gehiago balego, saria banatu egin beharko da.













