Buzkantza lehiaketarako izen-ematea zabaltzear
Datorren astelehenean, urriak 15, 30. Buzkantza lehiaketarako izena emateko epea zabalduko du Zumarragako Udalak. Epea urriaren 22ra arte egongo da irekita. Izena emateko Zelai Arizti kultur etxera jo beharko dute harakinek. Aurten ez dute erakusketarik egingo, lehiaketa egingo dute soilik. Buzkantza lehiaketa azaroaren 4an izango da, Euskadi plazan.













