Jon Ibarguren eta Idoia Besada irabazle dantza txapelketan
Segurako Baratze pilotalekua lepo bete da, beste behin, XXXVI. Eskal Herriko Dantza Txapelketa ikusteko. Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaitarrak irabazi dute aurtengoa, iaz bezala. Hamabi bikoteren artean lehiatu behar izan dute eta txapela eta zapia «gurasoei eta Lurdesi» eskaini dizkiote. Sari ugari jaso zituzten txapela eta zapiaz gain: Eroski Bidaiaken lau bidaia, Segurako Udalak emandako 700 euro, eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko eta Foru Aldundiko sariak. Nestor Basterretxea txapeletarako egindako eskultura ere izango dute datorren urtera arte. Euskal Herri mailako txapelketa hau hiru aldiz irabaziz gero, Basterretxearen eskultura eurentzako izango da, baina irabazten duten bigarren aldia denez, datorren urteko txapelketa bitartean bakarrik eduki ahal izango dute. Dantzan ondoen aritu zirenak izateaz gain, jantzirik ederrenaren 200 euroko saria ere jaso zuten. Hamabi bikote partehartzaileren artean erdieek lehen aldia zuten Segurako txapelketara etortzen, baina «maila oso ona» ikusi zela eta bikoteek «deskuidatu gabe» datzatu zutela azaldu zuten epaimahaikideek. Lehen aldiz parte hartu eta ondoen sailkatutakoei ematen zaien Guillermo Areizaga saria Amets Amubieta eta Maialen Aldalur bikote azpeitiarrarentzat izan zen, txapelketa honetan lehen aldiz parte hartzen zutenen artean onenak izateagatik. Oso dantzari gazteak Dantzarietariko asko Azpeitiatik etorriak ziren, Jon Ibarguren irabazlea eta bigarren saria lortu zuten Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, esaterako, [...]
Segurako Baratze pilotalekua lepo bete da, beste behin, XXXVI. Eskal Herriko Dantza Txapelketa ikusteko. Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaitarrak irabazi dute aurtengoa, iaz bezala. Hamabi bikoteren artean lehiatu behar izan dute eta txapela eta zapia «gurasoei eta Lurdesi» eskaini dizkiote.
Sari ugari jaso zituzten txapela eta zapiaz gain: Eroski Bidaiaken lau bidaia, Segurako Udalak emandako 700 euro, eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko eta Foru Aldundiko sariak. Nestor Basterretxea txapeletarako egindako eskultura ere izango dute datorren urtera arte. Euskal Herri mailako txapelketa hau hiru aldiz irabaziz gero, Basterretxearen eskultura eurentzako izango da, baina irabazten duten bigarren aldia denez, datorren urteko txapelketa bitartean bakarrik eduki ahal izango dute. Dantzan ondoen aritu zirenak izateaz gain, jantzirik ederrenaren 200 euroko saria ere jaso zuten.
Hamabi bikote partehartzaileren artean erdieek lehen aldia zuten Segurako txapelketara etortzen, baina «maila oso ona» ikusi zela eta bikoteek «deskuidatu gabe» datzatu zutela azaldu zuten epaimahaikideek. Lehen aldiz parte hartu eta ondoen sailkatutakoei ematen zaien Guillermo Areizaga saria Amets Amubieta eta Maialen Aldalur bikote azpeitiarrarentzat izan zen, txapelketa honetan lehen aldiz parte hartzen zutenen artean onenak izateagatik.
Oso dantzari gazteak
Dantzarietariko asko Azpeitiatik etorriak ziren, Jon Ibarguren irabazlea eta bigarren saria lortu zuten Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, esaterako, eta Tolosa eta inguruetakoak gainerako gipuzkoar gehienak. Zortzi bikote gipuzkoar eta lau bizkaitar; Bizkaiko ezkerraldekoak denak. Gainera, azpimarragarria da dantzarien gehiengoa oso gaztea zela: hamasei urteren bueltan zebiltzan gehienak, baina dantzan ume-umetatik hasiak, eta hori nabaritu egin zen taula gainean. Aurreneko aldia izan, edo errepikatu, denek «oso gustura» dantzatu zutela esan zuten eta «gozatzera eta ondo pasatzera» joan zirela Segurako txapelketara. «Ikusleen animo, txalo eta ohiutxoak oso gustura» hartzen zituztela ere esan zuten zenbaitek.
Atsedenaldian, Ion Maiaren Kukai dantza taldekoek bi koreografia eskaini zituzten, urtero egin ohi duten moduan. Lehenengoa, Oriotzen zaitudanean ama izenekoa izan zen, aurreko urteetan eskaini izan dituztenen tankerakoa euskal dantzen estiloan; bigarrena, berriz, erabat berritzailea eta ezberdina, bai janzkerari, musikari eta dantzakerari dagokionean.
Sailkapena
Lehen hiru onenak
1. saria. Jon Ibarguren eta Idoia Besada, Azpeitia ordezkatuz.
2. saria. Amets Amubieta eta Maialen Besada, Azpeitia ordezkatuz.
3. saria. Arkaitz Pascual eta Nagore de las Cuevas, Sestao ordezkatuz.













