Athleticen peña osatu dute Seguran
Betidanik egon da Seguran Athletic taldearen zale ugari. Urtarrilean San Mamesera egin zuten egun-pasan bururatu zitzaien herrian peña bat sortzeko asmoa. Irailean, taldetxo bat elkartu eta peña sortzeko pausoak eman zituzten, Zorroztarri izenarekin...
Betidanik egon da Seguran Athletic taldearen zale ugari. Urtarrilean San Mamesera egin zuten egun-pasan bururatu zitzaien herrian peña bat sortzeko asmoa. Irailean, taldetxo bat elkartu eta peña sortzeko pausoak eman zituzten, Zorroztarri izenarekin erregistratuz. Oraingoz, 100 herritar inguruk eman dute izena, eta eskualdeko beste herrietako jendeari ere aukera zabaldu diete bazkide egiteko. Informazio gehiagora zorroztarritaldea@gmail.com helbidean eskura daiteke.













