Bailarako 17 odol emaile elkartek Legorretan egingo dute urteko festa, igandean
Herriz herri txandan joateko ohiturari eutsita, Goierriko odol emaileek aurten Legorretan ospatuko dute eskertza eguna. Igandean, 11:00etatik aurrera, Legorretako plazan Goierriko eta Tolosaldeko hamazazpi odol emaile elkartetako kideak bilduko dira, Legorretako emaileen elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren une sinboliko nabarmenena intsigniak eta oroitidatziak banatzearena izango da, urteroko legez. Bizitzan zehar, elkartasunezko keinua egiten jarraitzen dutenei eskerrak emateko, emanaldi kopuru borobilak dituztenei omenalditxoa egingo diete. Hala, odola 25, 40, 50 eta 75 aldiz eman dutenek jasoko dituzte ikurra eta diploma. Legorretako bertako elkarteaz gain, honako herriotako delegaritzak egongo dira ordezkatuta: Ataun, Beasain, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zumarraga-Urretxuko. Goierritarrez gain, Tolosaldeko Alegia, Amezketa eta Ikaztegieta herrietakoak ere hara elkartuko dira. Berez, kultur astearekin bat eginez, atzodanik hasita daude odol emaileen eguna girotzen, Gipuzkoako emaileen lehendakari Sabin Urtzelairen hitzaldiarekin. Igandean, goiz osoko egitaraua edukiko dute, eta bazkariarekin jarraituko du festak. ‘Eman bizia’ jaialdia Kultur astearen azkeneko eguna, hain zuzen, emaileei eskaini diete Legorretan. 11:00etatik 14:30era Eman bizia jaialdian batuko dituzte osagai ugari. Informazioa emango dute Odol Emaileen Elkarteak, Alcerrek eta Atcorek. 11:45ean, ohorezko aurreskua, agintarien hitzaldiak, eta domina banaketa hasiko dira. Ondoren, Gurutze Gorriak istripu baten simulazioa egingo du, odola ematea zenbaterainokoa den beharrezkoa adierazteko. Bazkaria, 14:30ean, Ataungo [...]
Ekitaldiaren une sinboliko nabarmenena intsigniak eta oroitidatziak banatzearena izango da, urteroko legez. Bizitzan zehar, elkartasunezko keinua egiten jarraitzen dutenei eskerrak emateko, emanaldi kopuru borobilak dituztenei omenalditxoa egingo diete. Hala, odola 25, 40, 50 eta 75 aldiz eman dutenek jasoko dituzte ikurra eta diploma.
Legorretako bertako elkarteaz gain, honako herriotako delegaritzak egongo dira ordezkatuta: Ataun, Beasain, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zumarraga-Urretxuko. Goierritarrez gain, Tolosaldeko Alegia, Amezketa eta Ikaztegieta herrietakoak ere hara elkartuko dira.
Berez, kultur astearekin bat eginez, atzodanik hasita daude odol emaileen eguna girotzen, Gipuzkoako emaileen lehendakari Sabin Urtzelairen hitzaldiarekin. Igandean, goiz osoko egitaraua edukiko dute, eta bazkariarekin jarraituko du festak.
‘Eman bizia’ jaialdia
Kultur astearen azkeneko eguna, hain zuzen, emaileei eskaini diete Legorretan. 11:00etatik 14:30era Eman bizia jaialdian batuko dituzte osagai ugari.
Informazioa emango dute Odol Emaileen Elkarteak, Alcerrek eta Atcorek. 11:45ean, ohorezko aurreskua, agintarien hitzaldiak, eta domina banaketa hasiko dira. Ondoren, Gurutze Gorriak istripu baten simulazioa egingo du, odola ematea zenbaterainokoa den beharrezkoa adierazteko.
Bazkaria, 14:30ean, Ataungo Bittor jatetxean egingo dute odol emaileek (40 euro).














