Esperientziaren Foroa azaroan jarriko dute abian
Gueske elkartekoen kideen asmoa ikasturtearen aurkezpena urriaren bukaeran egitea bazen ere, datozen hamabost egunetan izango diren bi zubiek ikasturte hasiera azaroan izatera behartu dute. Hori dela eta, matrikula egiteko epea hilaren 29a arte luzatu ...
Gueske elkartekoen kideen asmoa ikasturtearen aurkezpena urriaren bukaeran egitea bazen ere, datozen hamabost egunetan izango diren bi zubiek ikasturte hasiera azaroan izatera behartu dute. Hori dela eta, matrikula egiteko epea hilaren 29a arte luzatu dute. «Matrikulazioa ondo doa, baina oraindik hiru edo lau lagunentzako tokia badago», adierazi dute Gueske elkartekoek. Lan mundutik kanpo dauden 50 urtetik gorako edozein goierritarrek har dezake parte foroan. Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko Goiekira deitu behar da (943 16 15 37).
Foroaren eskolak Goiekik Ordizian dituen bulegoetan izango dira, astearte, asteazken eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00era. Gueskek dagoeneko finkatuta ditu ikasturtean landuko dituen gaiak, eta baita urtean zehar egiteko ekintza osagarriak ere.













