Euskara sustatzeko lehiaketa berria azaroan
Goierri garaian euskararen erabilera sustatzeko lehiaketa berria antolatu dute azarorako. Bost galderei erantzun beharko diete herritarrek. Galdera txartelak eskualdeko dendetan eta tabernetan banatuko dituzte. Horregatik dendariei eta tabernariei lehiaketan parte hartzeko deia egin diete. Gaur dute euskara zerbitzuekin harremanetan jartzeko azken eguna.













