Legorretako film laburren lehiaketa Zaramellaren ‘Luminaris’-ek irabazi du
Aitzol Aramaioren omenaldia eta izena hartu duen Legorretako film laburren lehiaketa Juan Pablo Zaramella argentinarrak irabazi du. Luminaris lana aurkeztu zuen, eta finalisten artean epaimahaiak hura hautatu du onentzat, aho batez. Bestetik, Marabilli saria —Ondarroako lehiaketan ikusleek izendatua— Jose Luis Santosen Oxitocina filmak eraman du. Legorretako bertako film onena Betirako izan da, Ezer ez ta festa kuadrillak ekoitzia. Sariak larunbat gauean eman zituzten, Legorretako Herri Zinema ikuslez gainezka zela. Lehiaketan 192 lan jaso dituzte, mundu guztikoak. Finaleko bederatzi film hautatuak ikusi ahal izan ziren sari emate ekitaldian. Ikusleen artean ziren Valentziatik eta Kantabriatik etorriko lan finalisten egileak ere. Odol emaileen topaketa Legorretako kultur astearen hondarrean, herenegun, Goierriko odol emaileen urteko festa izan zen. Guztira 145 domina eman zizkieten odola 25, 40, 50 eta 75 aldiz eman dutenei. Denen artean, Migel Angel Amenabarro legorretarrak du emanaldi kopuru handiena, ehun. Aitortza berezia egin zioten. Gainontzean, kultur astearen egitarauan ibilgailu zaharren erakusketa izan zen, larunbat goizean. Autotan Seat 600 edo Mini Morris modeloak ziren asko, eta mototan Mobylette eta Cady motoak jarri zituzten frontoian.
Sariak larunbat gauean eman zituzten, Legorretako Herri Zinema ikuslez gainezka zela. Lehiaketan 192 lan jaso dituzte, mundu guztikoak. Finaleko bederatzi film hautatuak ikusi ahal izan ziren sari emate ekitaldian. Ikusleen artean ziren Valentziatik eta Kantabriatik etorriko lan finalisten egileak ere.
Odol emaileen topaketa
Legorretako kultur astearen hondarrean, herenegun, Goierriko odol emaileen urteko festa izan zen. Guztira 145 domina eman zizkieten odola 25, 40, 50 eta 75 aldiz eman dutenei. Denen artean, Migel Angel Amenabarro legorretarrak du emanaldi kopuru handiena, ehun. Aitortza berezia egin zioten.
Gainontzean, kultur astearen egitarauan ibilgailu zaharren erakusketa izan zen, larunbat goizean. Autotan Seat 600 edo Mini Morris modeloak ziren asko, eta mototan Mobylette eta Cady motoak jarri zituzten frontoian.














