Aratzen galdutako 28 urteko mutila onik dago
Astearte gauean 28 urteko mutil bat Aratz inguruan galdu eta bere gurasoek SOS Deiakera deitu zuten 21:45ean, mutilak orientazioa galdu zuela eta galdurik zegoela azalduz. Mutilak zeraman mugikorrari esker, mutila zehazki non zegoen jakitea lortu zuten...
Astearte gauean 28 urteko mutil bat Aratz inguruan galdu eta bere gurasoek SOS Deiakera deitu zuten 21:45ean, mutilak orientazioa galdu zuela eta galdurik zegoela azalduz. Mutilak zeraman mugikorrari esker, mutila zehazki non zegoen jakitea lortu zuten Ertzantzaren erreskate taldekoek. Mutila gauerdian aurkitu zuten eta, onik zegoenez, medikuek ez zuten artatu beharrik izan.













