Jende ugari bildu zen ‘flashmob’ean
Igande goizean egin zen Urretxun Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren barruan, euskararen aldeko flashmob herrikoia. 400 bat pertsona bildu ziren hotzari aurre eginez, Gernikako Arbola plazan, 11:00etan. Flashmob-ean parte hartu behar zutenak ez ezik, jende ugari inguratu zen bertara, entseguak ikustera. Grabazioa eginda, edizio lana egin behar da orain. Behin amaituta, emaitza erakusteko hainbat ekintza prestatuko dituzte antolatzaileek abenduaren erdialderako.













