
PSE-EE, 1.625 botorekin, alderdirik bozkatuena izan da Zumarragan. Urretxun EAJ izan da boto gehien lortu dituena: 1.296.

Legazpin EAJk irabazi ditu hauteskundeak 1.639 botorekin. EH Bilduk 1.456 boto lortu ditu, PSE-EEk 834, PPk 256 eta UPyDk 37. Hiru legazpiar legebiltzarkide lanetan ariko dira legealdi berrian: EAJko Ane Urkiola eta EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia...

EAJk 2.537 boto lortu ditu Beasainen. EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.993 botorekin. PSE-EEk 1.098 boto lortu ditu, PPk 318 eta UPyDk 62. • Goierriko emaitzen taula osoa ikusteko sakatu hemen

Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin lankidetzan, sagardo eta Idiazabal gazta dastaketa jardunaldia egin zuen atzo arratsaldean. Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) ...

Estanda Ordiziako neskek Cuatro Arcos Logroñoren kontra jokatuko dute asteburuan. Ordiziarren ustez, Logroñokoa taldea “zaila” izango da garaitzen, esan dutenez, “jokalari oso onak baititu”. Hala ere, futbol kantxara lidergoa ...

Ataungo Antzeztaun egitarauaren barruan, bihar hiru antzezlan ikusteko modua izango da Ataunen. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle; eta 18:00etan Herri Antzokian Sin remite. Azken hori ik...

Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan. Bigarren taldeak bai, ordea. Gasteizen jokatuko du, Gaztediren kontra, larunbatean 16:00etan. Lesioen erruz taldea hankamotz dute ordiziarrek, eta hori dela eta, minutu gutxi jokatu di...

Eztia ateratzeko prozesua erakutsiko dute, erleak ikusteko aukera izango da, baita eztia dastatzekoa ere

Maddalen eta Jon Joseba Arakama anai-arrebak Legazpiko Arbe dendaren arduradunak dira. Baina, ez hori bakarrik, atzoz geroztik Berlinen egin den Premium Window Dresser Awars 2012 nazioarte mailako erakusleiho sariketako irabazleak dira. Sariak poz hand...

CAFeko langileek ordubeteko lanuztea egin dute gaur goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, amiantoaren ondorioz hil diren langileak gogoratzeko eta amiantoarekin lan egindako enpresetan dagozkien osasun-azterketak egiteko eskatzeko. Berrehun lagun inguru bildu dira amiantoaren biktimen omenezko monumentuaren aurrean egin den elkarretaratzean. Elkarretaratzearen amaieran Aitor Urkiola CAFeko prebentzio ordezkariak eta Gazteizko Michelineko prebentzio ordezkari den Pablo Alberto Agirrek prentsaurrekoa eman dute. Bertan azaldu dutenez “urteak” daramatzate urteero egin beharko liratekeen osasun azterketen zerrendetan “amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak sar ditzatela eskatzen”. Horrez gain, GIpuzkoako eta Arabako “lan ikuskaritzek emaitza ezberdinak” eman dizkietela salatu dute, biek irizpide ezberdinak jarraituz. Euren esanetan “zerrenda ahalik eta gutxien handitu dute”. CAFen amiantoaren langileen zerrenda 271 langilera iritsi da eta horiei lehendik zeuden 223 langileak gehitu behar zaizkie. Beraz, 494 langile daude orain zerrendan. Osalanek Euskal Autonomia Erkidegoan aitortutako kopuru ofiziala 5.754 langilekoa da eta horietatik 159 hil ziren heriotzaren arrazoia zehaztu gabe. Urkiolaren esanetan “oso urruti dago zifra hori azterlanen arabera zerrendan egon behar luketen 25.000 langileen kopurua”. Horregatik “amiantoarekin lan egindako enpresetako enpresa-batzordeak zerrenda horiek egiteko eskatzera eta behar izanez gero lan-agintariengara jotzera animatu” nahi izan dituzte.


Urola Plazaola triatloi taldeak antolatu du Gipuzkoa eta Euskal Herriko federazioekin elkarlanean

Azaroaren 17an 1984 urtean jaiotakoen bazkaria egingo dute Ordizian. 12:30ean elkartuko dira Olano tabernan eta Arratibel-Nazabal bikotearekin triki-poteo batekin emango diote hasiera egunari. Bazkaria Martinez jatetxean egingo dute. Postre garaian has...

Betidanik egon da Seguran Athletic-zale ugari. Urtarrilean San Mamesera antolatu zuten egun-pasan sortu zen herrian peña bat sortzearen asmoa. Irailean, taldetxo bat elkartu eta peña sortzeko pausoak eman ziren, Zorroztarri izenarekin erregistratuaz....



