Beasaingo areto futbol txapelketa martxan da dagoeneko. Orain arte hamabi taldek eman dute izena, baina antolatzaileek azaldu dutenez, oraindik beste talderen bat animatuko balitz tokia egingo lukete. Antolatzaileekin kontaktuan jartzeko, mezu bat bida...
Beasainen asteartero egiten dute azoka, udaletxeko plaza azpian. Gaurko eguna, berezia izan da, ordea. Izan ere, Udazken kulturalaren barruan, fruta eta barazki onenen sariak banatu dituzte, azokako ekoizleen artean. Epaimahaikoak, “baserritarren partaidetza zabala, sagar postuen kalitatea eta produktuen ugaritasuna” azpimarratu nahi izan ditu. Barazki posturik onenaren saria Inazia Aranburu beasaindarrak jaso du. Horrelako sariak “gustura” jasotzen direla esan du Aranburuk. Erauskin auzoko Murugoena baserrian bizi da, eta baratzean aukera zabala duela erakutsi zuen atzo ere. Errezil sagar lehiaketan berriz, Lazkao aldera joan zen sari nagusia; Altune baserriko Maria Jesus Mujikak eraman zuen. Lehiaketa horretako beteranoetako bat da, eta dagoeneko sari mordoska jaso badu ere, ilusioz hartu du gaurkoa. Aurtengo berrikuntzetako bat, sagar tarta lehiaketa izan da. Zazpi herritarrek aurkeztu dituzte tartak, baina epaimahaikoak Elena Garciak egindakoa aukeratu du; Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi du. SAILKAPENA: Errezil sagar lehiaketa Maria Jesus Mujika. Altune baserria (Lazkao). Jose Inazio Aranburu. Erdikoetxe baserria (Beasain) Maria Etxezarreta. Agerre berri baserria (Gabiria) Fruitu eta barazki lehiaketa Inazia Aranburu. Murugoena baserria (Beasain) Maria Rosario Txintxurreta. Atari-eder baserria (Beasain) Juan Martin Arizmendi. Iturriotz baserria (Arama) Sagar tarta lehiaketa Elena Garcia (Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria) Begoña Iturriotz (Barazkik betetako saskia)
Gaur, 12:05 inguruan auto istripua gertatu da Legazpi eta Urretxu batzen dituen bidean. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, Golf auto bat errepidetik atera da, eta gidaria zaurituta dago. Zumarragako ospitalera eraman dute, baina ez dute zehaztu zau...
Hemeretzi proba edukiko ditu hasi berri den Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiak. Horietatik hiru Goierrin jokatuko dira. Legazpin, Itsasondon eta Ormaiztegin. Dagoeneko bi asteko ekinaldia darama neguko txirrindularitza sasoiak. Eskualdeko lasterketak abenduan jokatuko dira. Lehenbizikoa Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuko du, abenduaren 2an, igandearekin. Iaz berreskuratu zuten Legazpiko proba, hamabost urteko gabezia asetzeko. Gipuzkoako txapelketa hartuz itzuli zen, gainera. Ziklo-kros probak antolatzen tradizio luzeagoa duten beste bi herrik ere ez dute huts egingo. Itsasondoko karrera abenduaren 8rako antolatu dute, larunbata. Espainiako Superprestigio txapelketarako baliagarria izango da, Euskal Herrian zirkuitu horretan kokatu dituzten lauretatik azkena —Laudio, Muskiz eta Elorrio dira besteak—. Pastelaren hozkada gozoena Ormaiztegin egin ahalko da aurten. Urte Zahar bezperan, hilaren 30ean, Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketak jokatuko dira, adin maila guztietan. Ormaiztegin 42. ekitaldia izango du ziklo-krosak. Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko lasterketak Araban (4), Bizkaian (10) eta Gipuzkoan (5) jokatuko dira. Nazioarteko izaera hiruk dute: Karrantzak —urriaren 28an jokatu zen—, Asteasuk eta Igorrek. Ormaiztegin 50 urte lehenengo probatik Euskal Herriko ziklo-kros txapelketa Ormaiztegin jokatzeak badu osagai historikoa ere. Aurten 50 urte beteko dira herrian lehenbiziko aldiz ziklo-krosa antolatu zenetik. 1962ko abenduaren 2an jokatu zen lehenbiziko aldiz. «Federazioari eskatu genion ea Ormaiztegin egin dezakegun Euskadiko txapelketa, urteurrena dela eta. Baiezkoa eman digu», dio [...]
Gaur arratsalden egingo dute Ordizian Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa. 18:00etan hasiko dute Herri Antzokian. Hogei etxebizitza zozkatuko dituzte, San Joan auzoko A.40.5 lursailari dagozkionak. Zozketarako onartuen eta ez onartuen zerrendak udale...
Urretxuko Laket eta Zuhaizti tabernetan ardo dastaketak egingo dituzte azaroan zehar hamaseigarren urtez.
Euskaraz bizi nahi dut! aldarria herritar guztiengana zabaltzeko lip dub herrikoia egingo dute datorren larunbatean Legazpin. Bertako Zingi Zango euskara taldeak, udaleko euskara zerbitzuak, udal euskaltegiak, herriko ikastetxeek eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatutako ekimena da, besteak beste. Dena den, aipatutakoen gainera, herriko beste hainbat taldek eta eragilek ere hartuko dute parte larunbateko hitzorduan. Ekimen hau Kontseiluak 2011 amaieran martxan jarritako Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamika berriaren barruan kokatu behar da. Juanlu Aranburu, Kontseiluako ordezkariak Legazpin azaldu zuenez, dinamikaren funtsa euskaraz bizi nahi dutenen mugimendu zabal bat eratzea da. «Legazpin ere asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, jadanik euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak, eta geure eguneroko jardunean hori praktikan jartzen dugunak», gaineratu zuen. Mirandaolako miraria Hain zuzen, egitasmo berriak euskaraz bizitzeko nahia agertzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko tresna izan nahi du. Horretarako, aldarrikapen forma eta modu ezberdinak erabili dira orain arte herri ezberdinetan. «Legazpin lip dub-a egingo da, baina Urretxun eta Zumarragan adibidez, flashmob bat grabatu dute orain gutxi», argitu zuen. Goierriko beste zenbait herritan ere egin dute bat dinamikarekin, euskararen aldeko lasterketa herrikoiak antolatuta. Lip dub-a musika oinarrian duen «formatu berritzailea» dela azaldu zuen Aranburuk asteleheneko agerraldian. «Denbora errealean eta musikaren erritmoa oinarri hartuta ibilbide bat osatzea da [...]
Parte hartzaile guztien topagune bihurtzeko eta urretxuar guztiei irekita dagoen gune bat izateko lekua izango da
Legorretako Pikuzaleok elkarteak Zizurreko Nafarroa Oinez ekitaldiari laguntzeko txanpon bilketa egin zuen, aurreko asteazkenean. Ezkizu tabernatik udaletxera arte ilara osatu zuten, diruak lurreak bata besteari segika ipinita. Jende «ugari» bildu zen ekimenera, elkartearen lehenbizikoa. Denera 391,63 euro bildu dituzte.
Javier Soto artista ordiziarrak erakusketa ireki du gaur Errioxan. Logroñoko Caja Rioja Gran Via kulturgunean jarri ditu bere margolanak ikusgai eta azaroaren 20ra arte ikusi ahalko dira. Olio eta akuarela lanak dira. Informazio gehiagorako: www.javi...
Beasaingo odolkiak errege berria du larunbataz geroztik. Igartza-Oletako Mujika harategiak irabazi du lehiaketa. Egunero bezala, Julianek eta haren emazteak harategian jarraitu dute lanean, baina horrelako sari batek ematen duen pozarekin. Odolki onaren sekretua lehengai naturalak eta freskoak erabiltzea dela diote. Gaur beste umore batekin etorriko zineten lanera, ezta? Paki Agirre: Oso gustura gaude, bai. Esan zigutenean sekulako poza hartu genuen. Egindako lanaren aitortza da azkenean, eta poza ematen du. Julian Mujika: Aurreko urteetan beti hor ibili izan gara, bigarren, hirugarren… Iaz puntu bateko aldearekin gelditu ginen, eta aurten hala tokatu da. Beasainen irabazten dugun aurreneko aldia da. Horrelako sari baten oihartzuna nabarituko da gero ere, ezta? J.M: Bestela ere ondo saltzen dugu, baina horrelako sariek beti laguntzen dute. Iaz Gipuzkoako txapela atera genuen Ordizian, eta udaberrian odolkirik gabe gelditu ginen. Inguru hauetako odolkiak fama handia du, eta bertakoak bakarrik ez, Donostiatik, Azpeitiatik eta Bergaratik ere etortzen dira, baita pasoko jendea ere. P.A: Eta askok urtero errepikatzen dute, gainera. Gustatu zaien seinale izaten da hori. Zuentzat ere, herrian bertan irabaztea berezia izango da. P.A: Bai, beti da berezia. Besteetan ere denoi gustatzen zaigu herriko norbaitek irabaztea. J.M: Hemengo odolkiak badu berezitasun bat. Beste tokietan ere egiten dira, baina hemengoak badu beste xarma bat. Azken urteetan Beasaingo hiruzpalau harakin [...]